Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza
Ikastaro hau UEUren 46. Udako Ikastaroen barne eskainiko da.
Ipuin parekideak ikastaroan hezkidetzaz aritu gara lehenik eta behin, testuingurua landu eta ipuin parekideen garrantziaz jabetzeko. Horren ostean, ipuinetan lantzen den hizkuntza eta iruditegia aztertuko ditugu, sexista parekide bilakatzeko baliabideak eskainiko ditugu eta ipuin labur bat idazten amaituko dugu ikastaroa. Norberak dituen gaitasunak bultzatuko ditugu sormen lan horretan, hau da, idaztea gustuko duenak bere idazketa prozesuan parekidetasuna nola kontuan hartu landuko du eta ilustratzea gustatzen zaionak iruditegi parekidea gauzatu ahal izateko kontuan izan beharrekoak barneratuko ditu.
Ipuinek garrantzi handia dute pertsonen izaera eta heldu aroan, baloreak eta era guztietako estereotipoak (genero estereotipoak, arraza estereotipoak, etab.) helarazten dituzte eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu ipuin parekideak geroz eta gehiago zabaltzea, sexismoa ekiditeko tresna baliagarriak baitira.
Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko masterra: Berdintasun agenteak masterra -1500 ordu- (UPV-EHU)
Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea)
Kalakako sortzaileetako bat eta bertan formakuntzak eskaintzen ditu ipuin parekide, hezkidetza familian, ziklikoak gara, etab. gaietan. Kazetaritza lanetan urtetan aritua.
Teoriko-praktikoa izango da. Teoria landuko dugu, oinarria izatea ezinbestekoa baita gerora praktika era egokian gauzatzeko.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.