Ikastaroak :: Komunikazioa
Ikastaroa, irailaren 29an eta urriaren 6ean burutuko da.
Bilerak erakunde guztietan –eta prozesu partehartzaile askotan– egiten dira, eta beti ez dira ateratzen nahi dugun bezala. Batzuetan ez dakigu zertarako biltzen garen, beste inoiz bilerak luzeegiak dira, hainbatetan etorri behar izan diren partaideak ez dira agertzen. Arazo asko direla medio, bilerek ez dute helburua betetzen; eta askotan, egin dugun bilerak ezertarako balio ez duen sentsazioa dugu.
Ikastaro honetan gai hau jorratuko dugu: nola egin eraginkor gure bilerak. Horretarako, hainbat ezagutza eta trebetasun izan behar ditugu, eta horiek talde-dinamika gaiarekin zerikusia daukate. Hori dela eta, alderdi hauek landuko ditugu: zer den taldea, zer-nolako talde-fenomenoak gertatzen diren, zer diren bilerak eta zein bilera-mota daude. Baina eduki hauek jorratzeko, genero ikuspegia izango dugu ardatz; beraz, bileretan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ere aztertuko ditugu; gerora, bileretan berdintasuna sustatzeko jarraibideak izateko.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
Psikologian lizentziatua. Aukera berdintasuna eta talde dinamika gaietan aritua. EHUko irakaslea.
TALDE-DINAMIKA: MARKO TEORIKO
BILERAK DINAMIZAZIOA
Metodologia partehartzailea erabiliko dugu. Horrek eskatzen du partaideen aktibotasuna eta parte-hartzea; beraz, taldekideen jarrera dinamikoa eta ikertzailea erraztuko dugu. Norbere esperientzian oinarrituko gara, motibazioa, ikerkuntza, hausnarketa, elkar trukaketa eta ikaste-prozesua sustatzeko asmoz.
Hamabi ordutako ikastaro honetan, teknika hauek erabiliko ditugu: fitxak, mahaiko mantela, aholkulari teknikoak, kasuen azterketak, eztabaida-taldeak, ...
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.