Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratu zara. Bajarik gertatu ezkero, zurekin harremanetan jarriko gara.
Ikastaroa data hauetan eskainiko da: irailak 29, urriak 6 eta 27.
Urte hauetan, experientziaren ostean, Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen duela konprobatu dut. Era berean gure txikiak maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.
Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa da, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzako.
Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea..
Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?
Psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: Oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogía zehatza eta praktikarako teknika zehatza.
Psikomotrizitatearen oinarriak
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
Tximeleta eskola librean bidelaguna eta koordinatzailea izan da. Orain garapen pertsonalean oinarritutako zentro pribatu batean lanean Psikomotrizitate Terapeuta bezala haurrak eta gurasoak laguntzen.
Arte Ederretan Lizentziatua. Arteterapian , Psikomotrizitate heziketa eta terapian eta Heziketa Sortzailean formatua. Pedagogia Montessori, Sistemikan eta Entzute Aktiboan aditua.
Ikastaroa parte hartzailea eta esperientzietan oinarritutakoa izanen da. Hausnarketa bibentzialetik teoriara doan prozesu aktiboa.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.