Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroa, urriaren 2an, 4an, 9an, 16an, 18an eta 23an eskainiko da.
Howard Gardnerren Adimen Anizkunen teoriak adimena ulertzeko ikuspegi iraultzailea ekarri digu, hau da, haurra, jaiotzetik modu integralean ezagutu eta bere adimenen garapenean inguruneak duen eraginaz ohartzeko bidea. Ezinbestekoa dela uste dut teoria honen nondik norakoak bizitzako edozein eremutara helaraztea, honen ezagutzak filosofia berri bat eskainiko baitio norbanakoari, eta beraz, haurrei eskaintzen diogun hezkuntzari. Ikastaro honetan, teoria hau eta norberak bere adimenen profila ezagutzeaz gain, bizitzako edozein eremutara eramateko aukera izango du, besteekin harremanak hobetuz.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
Irakasle ikasketetan diplomatua, “Coaching, Inteligencia emocional y PNL personal y educativo” masterra eta “Especialista en Inteligencias Múltiples y Aprendizaje Cooperativo” graduondoa.
Alde batetik, gaiak modu teorikoan aurkeztuko dira baliabide desberdinak eskainiz. Bestetik, parte-hartzaileek, batik bat, modu praktikoan jardungo dute, bakarkako nahiz taldeko lanetan parte hartuz eta hausnarketarako tarteak sortuz.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.