Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroa, azaroaren 17an eta 24an eskainiko da.
Emozioak beharrezkoak dira bizitzeko. Zer izango litzateke bizitza emoziorik gabe? Beharbada ez luke zentzurik izango. Baina emozio guztiak ez dira berdinak, batzuek momentuari egokitzen laguntzen gaituzte, beste batzuek, berriz, ez digute gure oraina gozatzen uzten. Ikastaro honetan norberak ze emozio bizi dituen eta nola bizi dituen aztertuko dugu. Beste aldetik, konturatuko gara denok egunean zehar, momentuaren arabera eta pertsonaren arabera rol ezberdinak hartzen ditugula. Batzuetan helduaren rola jokatzen dugu. Baina beste momentu batzuetan haur edo gurasoaren rola hartuz gero, besteak manipulatzeko edota gu manipulatzen uzteko arriskuan gaude. Berriz, helduaren rolean gaudenean, momentuan komeni dena egiten dugu, gu geu eta gainerakoak errespetatuz.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
EHUn Frantses Filologian Lizentziatua, Pedagogia Sistemikoan Diplomatua (CUDEC), talde psikoterapia psikodinamikoan graduatua, AT, PNL eta Konstelazio familiarretan aditua.
1. Emozioak:
2. Heldua:
Gaiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa erabat praktikoa izango da.
Bere barnean begiratzeko gogoa duten pertsonei zuzenduta dago.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 509/2018ko urriak 3. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.