Ikastaroak :: Hezkuntza
Taldea OSATU da. Matrikula orria betez gero, itxaron zerrendan sartuko zara. Ez egin matrikularen ordainketa.
Ikastaroa on-line izango da.
Adimen-gaitasun handiei buruzko ezagutzarik ezak eta mitoek ezaugarri horiek dituzten haurrei egunerokotasunean eskola-erantzun aproposa ematea oztopatzen dute. Alde batetik, haur horiek identifikatzeko zailtasunak daude, eta haien ezaugarriak eta jokabideak gaizki interpretatzen dira. Ondorioz, eskaintzen zaien eskola-erantzuna batzuetan ez da eraginkorra haien ikaskuntza-prozesuetarako. Bestetik, identifikatuta dauden haurrekin lan egiteko metodoak eta teknikak zalantzan jartzen dira askotan, beti ez baitira eraginkorrak izaten.
Ikastaro honen bidez, alde batetik, kontzeptuak argitu eta mitoak aztertuko dira, eta identifikaziorako gakoak eskainiko dira. Bestetik, eskola-erantzun eraginkorrerako gakoak aztertu eta zenbait proposamen eskainiko dira, didaktika desberdinak abiapuntu hartuta.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
Psikologian doktorea. BAMeko irakaslea (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola). UEUkidea.
Psikologian lizentziatua. BAMeko irakaslea (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola).
Online plataforman asteroko antolaketa egingo da. Astero atal berria zabaldu eta dagozkion materialak eta ariketak landuko dira. Jarduera edo ataza desberdinetatik eratorritako txosten bat sortuko dute partaide guztiek, jardunei osotasuna emango diena. Parte-hartzaileek aste guztian zehar garatu beharreko jardunaren ataza plataformara igo beharko dute aste batzuetan, horretarako egokitutako espazioaren bidez; besteetan, aldiz, foroetan parte hartzea eskatuko da. Gainera, galde-sorta baten bidez asteko jarduna ebaluatuko du partaideak.
Lanean laguntzeko zalantzen foroa egongo da ikastaroaren aurkezpenaren atalean, zereginei buruzko zalantzak argitzeko, aipamenak egieko eta abarretarako. Zalantzen foroaren bidez edo bestela egiten diren kontsultei gehienez 24 ordu (astegunetan) eta 48 orduko (asteburuan) epean erantzungo zaie.
Irakasleek plataforman entregatu behar diren jarduerei buruzko feed-back pertsonalizatua emango diote parte-hartzaile bakoitzari. Foroan parte hartzea ere derrigorrezko jarduera moduan definitu denez, bertan esperientziak partekatzea, iritzia eman edo galderei erantzutea ere derrigorrezkoa izango da.
Irakasleei (lehentasuna izango dute), hezitzaileei eta oro har gaian interesa dutenei.
Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348026.