Ikastaroak :: Medikuntza, Osasuna
Ikastaroaren data: azaroaren 10a (larunbata).
Azken urteetan argitaratutako ikerketek tendoien gaitzen inguruko paradigma goitik behera aldatu dute. Diagnostiko eta tratamendu egoki batentzako ikuspuntu berri horren inguruko informazioa ezagutzea ezinbestekoa da.
Ikastaro honetan azken urteetako ikerketek eragin dituzten aldaketak eta gaur egungo proba zientifikoetan oinarritutako diagnostiko eta tratamenduaren nondik norakoak landuko ditugu.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
Fisioterapeuta eta EHUko irakaslea, Fisioterapia Graduan. 15 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Mugi fisioterapia zentruan. UEUkidea.
Fisioterapeuta eta EHUko irakaslea, . 11 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Sasoian fisioterapia zentruan. UEUkidea.
Atal bakoitzaren hasieran azalpen teorikoa egingo da, ahozko azalpenak eta multimedia-baliabideak erabiliz. Ondoren, praktikak egingo dira.
Osasun-profesionalak: fisioterapeutak, medikuak, erizainak...
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua izateko eskaera aurkeztu da. Ebazpenaren zain.