Ikastaroak :: Informatika, Internet
Ordenagailua eta Internet euskaraz
- Hasiera-data:
2010(e)ko apirilaren 14a
- Amaiera-data:
2010(e)ko apirilaren 21a
- Tokia:
Eibar - Markeskoa Jauregia
- Nola heldu:
http://www.tagzania.com/pt/ueu-eibar/
- Ordutegia:
Astean zehar. 16:30 - 19:30
- Izaera:
Presentziala
-
Ordu kopurua:
6 ordu
- Matrikula-epearen hasiera:
2010(e)ko otsailaren 1a
- Matrikula-epearen bukaera:
2010(e)ko apirilaren 7a
Ikastaro hau asteazkenetan izango da.
Oraindik jende askok, bere eguneroko jardunean ordenagailua gaztelaniaz erabiltzen du. Sistema eragilea, bulegotika aplikazioak eta Interneteko hainbat aplikazio ere bai. Baina euskaraz aritzeko baliabideak egon badaude. Hori dela eta, ikastaro honetan ordenagailuarekin eta Interneten euskaraz nola aritu erakutsiko da.
Irakaslea
Helburuak
- Ordenagailuko sistema eragilea euskaraz jartzea.
- Ordenagailuko hainbat aplikazio (bulegotika, irudien tratamenduak eta abar...) euskaraz erabiltzea.
- Interneten euskaraz jarduteko baliabideak erakustea.
- Euskaraz dauden Web 2.0 tresnak erakustea.
Edukiak
- Ordenagailua euskaraz (Sistema eragileak, ofimatika, zuzentzailea...).
- Internet euskaraz, euskarazko kontsultak, informazio iturriak RSS bidez, Web 2.0 euskaraz.
- Software librea euskaraz: aplikazioak eta erakundeak.
Metodologia
Ikastaro praktikoa izango da, aukera dagoen kasu guztietan ariketak ordenagailuan egingo dira.
Nori zuzendua
Bere ordenagailua euskaraz jarri nahi duenari eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi dituenari zuzendua dago.
Egitaraua
2010-04-14
|
16:30-19:30 |
Ordenagailua euskaraz
Ordenagailua euskaraz
- Windows XP eta Vistal Linux
- Office 2003 eta 2007
- OpenOffice
- XUXEN
- UEUren software katalogoa
Internet euskaraz
Internet euskaraz:
- Mozilla Firefox
- Internet Explorer
- Google euskaraz jarri
Euskarazko kontsultak
- Euskalbar
- Elebila.eu
- XUXENweb
- Hiztegiak sarean
Informazio iturriak RSS bidez
- Zer da RSS, irakurgailuak
- Berria.info
- Eitb24
- Sustatu
|
|
2010-04-21
|
16:30-19:30 |
Ordenagailua euskaraz
Web 2.0 euskaraz
- Facebook
- Blogak.com
- Blogari.net
- Nireblog
- Aurki
- Zabaldu.com
- Bildu.net
- Tagzania
Software librea euskaraz
Aplikazioak
- Posta elektronikoa: Thunderbird, Evolution
- Irudien tratamendua: Gimp
- Maketazioa: Scribus
- Datu baseak: phpMyAdmin + MySQL
Erakundeak
|
|
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
- Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: OEIE2010
- Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
- Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.
Babesleak
Etiketak
internet euskaraz,
ordenagailua euskaraz,
software librea,
euskarazko baliabideak