Ikastaroak :: Soziolinguistika
Hausnartu sarietan saritutako lanak maila tekniko eta metodologiko goreneko gaiak dira, eta euskal gizartearen interesekoak direla ikusten dugunez, modu dibulgatiboan eskainiko ditugu. Hitzaldi segida bat soilik izan beharrean, Oihanederren eta UEUren asmoa ikerketa eta ezagutza soziolinguistikoa gizartearen esku modu dibulgatibo eta erakargarrian egitea izango da, gaiak tokiko euskaldunari gerturatuz. Saritutako lanen segidari koherentzia eta edukiak Gasteiz eta Arabara hurbiltzeko, Hausnartu sarituarekin batera bertako hizlari bat gonbidatuko dugu, tokiko ikuspegia emateko.
Bost arlo jorratuko ditugu, Soziolinguistika hiztegi txikia ikastaroan: Kultura, Komunikazioa, Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturartekotasuna.
Bost saio eta hamar hizlari izango dira, horietako bakoitzak ekarpen interesgarri bat egin dio euskarak arlo horietan dituen erronkei eta arazoei. Ikastaro honen helburu nagusia da kezka horiek gizarteratzea eta denon artean hausnarketa kolektibo bat egitea. Bestalde, ikastaro formatua emango zaio, hitzaldiei balio erantsia eman eta eduki osagarriak eskainiz, baita amaierako parte hartze ziurtagiri homologatua ere.
Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu dute elkarlanean.
Laguntzailea Soziolinguistika Klusterra
.
.
Euskara teknikaria.
Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUkidea
Kazetaritzan lizentziaduna eta Hezkuntza-berrikuntzan masterra.
Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea. UEUkidea.
...Bloga: Kinka. Zapia buruan, ibili munduan!
Soziologian lizentziatua eta Irakaslea Hezkuntza Berezian. Doktorego Tesia egin zuen Hizkuntza eta Kultura aniztasuna-ren inguruan. Egun UPV/EHUn irakasle dihardu Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterrean klaseak ematen ditu.
UPV/EHUko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da. Ahozko hizkuntzaren azterketan eta euskararen didaktikan ikerlari dihardu ELEBILAB ikertaldean. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da.UEUkidea
Herrigintza eta euskalgintzako militantea eta kooperatibista.
EMUNen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai.
Antropologian eta Zuzenbidean lizentziaduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Soziologoa. Migrazio eta Soziolinguistika gaietan aditua.
Informazio Zientzietan Doktorea. HUHEZIko irakaslea. UEUkidea.
Ikastaroan parte-hartuko duten ikasleei eskaini nahi diegu euskal soziolinguistikaren esparruan gaurkotasuna duten hainbat gairen inguruko hausnarketa egiteko aukera. Apurka apurka euskal soziolinguistikaren mundua aberastuz doa gure ikerlariek egin lanekin, eta ''Hausnartu'' sarietara aurkeztutako lanak horren lekuko dira. Ikastaroko partaideek zuzenean jaso ahal izango dituzte egileen ahotsean zeintzuk diren arlo hauen inguruko gaur egungo kezkak eta hausnarketak.
Aurrez aurre emango diren 5 saio izango dira, bakoitzean gai bat monografiko hartuta bi hizlari egongo dira. Hizlarien jarduna osatzeko, partaideei material osagarria banatuko zaie eta gaiaren lanketa pertsonala egiteko aukera izango dute.
Gaian interesa daukan edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:30 |
Kultura."Arabako bertso eskolak, gazteek hitza hartzeko guneak." Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria).
''Euskarazko kulturaren kontsumoa ulertu nahirik. Arabatik begirada.'' Josu Amezaga (UPV/EHUko irakaslea).
Ikusi saio honen bideoa.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:30 |
Komunikazioa.''Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat.'' Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana (MUko irakasleak).
"Aiaraldea Ekintzen Faktoria: komunikaziotik komunitate proiektu integral batera" Gartzen Garaio (herrigintza eta euskalgintzako militantea eta kooperatibista).
Ikusi saio honen bideoa.
|
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:30 |
Hezkuntza."Eskola eleaniztunean hizkuntzen gaineko jarrerak gogoetagai: euskararen biziberritzerako aukera bat?" Leire Diaz de Gereñu (UPV/EHUko irakaslea, ELEBILAB ikertaldeko kidea).
''Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak.'' Naiara Berasategi (UPV/EHUko irakaslea)
Ikusi saio honen bideoa.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:30 |
Kulturartekotasuna.
Ikusi saio honen bideoa
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:30 |
Hizkuntza.“Araba: mundu mailako biziberritzearen adibide?” Txerra Rodriguez (Emunen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai).
“Sugea dantzan: Mentalitate kolektiboak, espazioa eta erabilera Bilbon”. Galder Unzalu (Antropologian eta Zuzenbidean lizentziaduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea).
Ikusi saio honen bideoa.
|
Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:
.- IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
.- SAIO BAKAR BATEN izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta:
Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete, baliozkotzea ikasleak bere fakultatean eskatu behar du.
ZIURTAGIRIAK