Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Sexologia / Aholku eta gida
Ikastaroaren datak: 2019ko martxoak 2 eta 9.
Ikastaro honek haur eta gazte hauen gizarteratzean erantzunak eta formakuntza eskaintzen dizkie profesionalei, bai lanerako espazioetan, bai aisialdirako espazioetan erabilgarri izango zaizkienak.
Transexualitate-egoeran dauden adingabeko haur eta gazte hauek bizi duten egoera ulertzeko, ikastaroak ezagutza, erremintak eta estrategiak erakutsiko dizkigu.
Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuaren errealitate berrian, ikasleei diren eran espresatu eta esplikatzeko aukera zabaltzen ari zaie. Egoera horrek berekin dakartza errealitate horri aurre egin eta tratatzeko zalantza eta ezintasunak.
Transexualitatearen gaia, ikastetxe-mailan, espero den eran esplikatu eta adierazten ez denean, egoera hori bizi duten ikasleekiko etiketatze bat gertatzen ari dela ohartu gara, horrek berekin ekar ditzakeen ondorio guztiekin.
Transexualitateari esker ulertu behar genuke, ikasle bakoitza bakarra dela. Ikastetxeek ikasle bakoitzaren izaerarekiko errespetu hori zaindu beharko lukete.
Haur Hezkuntzako irakaslea, sexologoa eta Alcala de Henareseko Unibertsitateko INCISEXeko (Instituto de Ciencias Sexológicas) aditua transexualitate egoeran dauden adingabekoen alorrean.
Bea Sever Egaña. Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidea. Sexologoa, InCiSex (Alcala de Henares Unibertsitatea). Kazetaria.
Gaian interesa duen edonori.