Ikastaroak :: Matematika
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Ikastaroak, aurrez aurreko saio bat izango du: irailaren 25ean, 17:00etatik 18.30etara, UEUren Iruñeko egoitzan, Euskokultur Mintegian.
Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da: GeoGebraren ezagutza eta trebakuntzarako jarduerekin hasiko da eta ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bere ikastetxeko errealitateari zuzendutako jarduera bat hasieratik amaierara arte diseinatuko du, irizpide teorikoak errespetatuz, eta praktikara eramango du irakasle tutorearen laguntzaz. Horrela, ziurtatu egiten da ikastaroaren inpaktua ikasgelan.
Ikastaroa lan-talde batek gidatuko du, parte-hartzaileen bana-banako jarraipena ziurtatuz. Praktika on horrek erraztu egingo du foroetako dinamizazioa eta amaierako lanaren proiekzioa.
Matematikan graduatua. Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan Masterra Unibertsitarioa. Doktorego-tesia egiten
Irakaslea eta ikertzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Mondragon Unibertsitatean.
• GeoGebra softwarearen azken bertsioetan izan diren aldaketen berri jasotzea.
• Irakasle batek software hau ikasgelan nola erabil dezakeen, horretan trebatzea.
• Jardueren adibideak aztertzea, jarduerak diseinatzea eta horiek praktikara eramatea.
• Geletan dinamika berritzaileak sustatzea Matematikarako konpetentzia indartuz ikastaroan landutako baliabideak erabiliz.
• Geometriako software dinamikoa.
• Eredu dinamikoen sailkapena: esplorazioa, ilustrazioa eta frogapena.
• Adibideak eta proposamenak.
• Jarduera baten diseinua eta martxan jartzea.
• Jarduera horren txostena taldearekin partekatzea.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen-emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza Graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldeetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
• Ikastaroa DOAKOA da.
• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio-zenbakia: 214/2019ko apirilaren 23a. Hiru kreditu (3) eskuratu ahal izango dira.
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:
• Gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.