Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.
Adimen gaitasun handiaren inguruan ezagutza eta formazio gutxi izaten dugu oro har. Hori dela eta irakasle, hezitzaile eta familiak galduta ibiltzen dira ikasle hauek antzemateko, ulertzeko eta beharrezkoa duten hezkuntza-erantzun egokia eskaintzeko.
Ikastaro honetan aztertuko ditugu ezinbestekoak diren kontzeptu, ezagutza, lege eta araudi, hezkuntza-erantzun, hezitzaileen eginkizun, familien garrantzia eta baliabideak hurrenez hurren.
Gaiaren inguruko ezagutza teorikoak praktikarekin uztartuko dira eta hezitzaileen ardura eta zalantzak partekatu eta argitzen ahaleginduko gara.
Pedagogian eta Psikologian Lizentziatua, Pedagogian Doktorea, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea.
Soziologia eta Zientzia Politikoetan Lizentziatua, Adimen gaitasun handikoetan Aditu Titulua, EIBZko irakaslea (irakasleen prestatzailea)
Azalpen teorikotik abiatuta, partaideen esperientzia, ardurak eta beharrak uztartuko dira.
Bideo laburrak ikusi, aztertu, bakarkako eta taldeko ariketak egin.
Kasu errealak aztertu.
Zalantzak argitu.
Esperientziak partekatu.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen-emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza Graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldeetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
• Ikastaroa DOAKOA da.
• Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio-zenbakia: 214/2019ko apirilaren 23a. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:
• Gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.