Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika
Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzan sakontzea euskara bezalako hizkuntza gutxituentzat eta komunitate euskaltzalearentzat oso garrantzitsua dela ohartuta UEU eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea jardun horretan murgilduta gaude azken bost urtetan.
Seigarren urtea izango da zeregin honetan sakondu, eta Euskal Herriko ikertzaile ezberdinen lanak gurera ekarriko eta ikastaro moduan eskainiko dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.
Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta oro har komunitate euskaltzaleari eskaintzeko.
Otsailetik maiatzera, lau saiotan antolatuta, gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu.
Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu dute elkarlanean.
Ikastaro hau 2020ko otsaila-maiatza artean emateko aurreikusita zegoen baina COVID-19 pandemiak sortutako larrialdi-egoera medio, saio bakarra eman zen eta gainontzeko hiru saioak udazkenera pasatu ziren.
Otsailak 25: motibazioa
-> Ikusi saio honen bideoa.
.
Gaian interesa daukan edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:30 |
Hizkuntzen galera Europar Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik?
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana.
>> Ikusi hitzaldian erabilitako aurkezpena
>>> Ikusi saio honen bideoa |
|
20:30-21:00 |
Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAEkoa eta Kataluniakoa aztergai.
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:00 |
Ahobiziak Barakaldotik Baliarraina.
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana.
>> Ikusi hitzaldian erabilitako aurkezpena
>>> Ikusi saio honen bideoa |
|
20:00-21:00 |
Euskararen aldeko ekimenen eragina. Euskaraldia helburu.
> Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
>> Ikusi hitzaldian erabilitako aurkezpena
>>> Ikusi saio honen bideoa |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
19:00-20:00 |
Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan. |
|
20:00-21:00 |
Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak. |
Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:
.- IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
.- SAIO BAKAR BATEN izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.
.- GASTEIZKO udalak DIRULAGUNTZAK ematen ditu UEUren ikastaroetan parte hartzeko, informazioa: Udako Euskal Unibertsitaterako Beka (2020ko deialdia oraindik ez da argitaratu.
ZIURTAGIRIAK
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
2021/01/08