Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Pedagogia
Ikastaroaren datak: otsailak 29 eta martxoak 7
Azken urte hauetan dislexiari erantzuteko aurrerapen nabarmenak egin dira, baina ezin dugu ukatu hutsune asko nabari dela oraindik. Orain nahiko erraz onartzen bada ere berariazko zailtasun hau eta espezialisten eskutara bideratu arren, aldi berean nabarmena da ez dela nahiko, urrun xamar gaudela guztiontzat arrakasta lortzetik.
Dislegi elkarteak zera bilatzen du: familiek ikasi behar dituzten oinarrizko tresnak beraien seme-alabek erantzun akademikoa arrakastatsua izateko, irakasle guztiek erabiltzea beren eguneroko ikaste-irakaste prozesuetan.
Irakasleari eginiko gaiari buruzko elkarrizketa, unibertsitatea.net-en
Psikopedagogian lizentziatua, Magisteritzako Pedagogia Terapeutikan diplomatua eta Logopedaiko masterra. Pedagogia Sistemikan masterra.
Logopediako Gabinete batean logopeda eta Dislegiko aholkularia eta formatzailea.
Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.
Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei (argazkilari, kazetari...) edo gaian interesa duenari.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
Homologazioa
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.
Homologazio-zenbakia: 10/2020, urtarrilaren 17koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango da.
Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:
• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)