Ikastaroak :: Hezkuntza

Moodle hasieratik.

  • Data: 2020(e)ko ekainaren 7a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko apirilaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko ekainaren 7a

TALDE OSO HANDIA osatu da eta  TXANDAK BANATU behar izan dira. Eman izena eta argibideak jasoko dituzu.

.

IKASTAROA IREKITA egongo da APIRILAren 7tik EKAINAren 7ra bitartean , edozein momentutan eman daiteke izena.

Moodle hasieratik 25 ordutan egiteko diseinatutako autoikaskuntza-ikastaroa duzu.

Nahi duzun erritmoan egin dezakezu, baina gure aholkua egunero ordubete edo ordu eta erdia dedikatzea da, 4-6 astetan burutzeko.Proposatzen diren jarduerak (praktikak) egiteko nahitaezkoa da Moodle ikastaro batean irakasle-baimena izatea. Ez badaukazu irakasle-baimenik Moodle 3.5 bertsioko edo ondorengoko plataforma batean, MoodleCloud doako zerbitzuan ikastaro bat ireki beharko duzu.

 

Ikastaroaren sortzailea: Juan Ezeiza Gutierrez, Donostiako Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKT dinamizatzailea.

.

OHARRA: izen emate kopuru oso handia jaso dugu ikastaro honetan eta, arazorik ez egoteko, planteamendua apur bat moldatzera eraman gaitu eta txandak sortu behar izan ditugu. Eman izena eta jasoko dituzue argibideak.

Helburuak

  • Moodle plataformaren posibilitateez jabetzea.
  • Moodle-n baliabideak (edukiak, blokeak, etiketak, estekak, karpetak, orriak...) argitaratzeko gai izatea.
  • Moodle-n foroak, zereginak eta ikasgaiak sortu ahal izatea.
  • Moodle-n galde-sorten aplikazioak lantzea (autoebaluazioa, ohiko azterketak, galde-sorta ludikoak...)
  • Ebaluatzeko jarduera atseginak sortu eta Moodle-ren barruan eskaintzea.
  • Jarduera-osaketaren posibilitateez jabetu eta aplikatzea.
  • Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtuala sortzea.

Metodologia

Autoikaskuntza-ikastaro hau guztiz praktikoa da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, zure ikastaroarekin praktikatuko duzu, on line ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, zure kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi dizkizugu.

Autoikaskuntza denez, ez da irakasle baten tutorizaziorik egongo.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

TALDE OSO HANDIA osatu da eta  TXANDAK BANATU behar izan dira.
  • Astebeteko txandak dira.
  • Azken txanda uztailak 15-22 artekoa izango da. Ondorengo txandek irailean jarraituko dute.
Izena emateko argibideak:
  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
.
OHARRA: Izen ematea jaso ondoren emailez jasoko dituzue plataforman sartzeko argibideak.
Talde oso handia osatu da, izan pazientzia. Eskerrik asko!

Oharrak

Ez da parte-hartze ziurtagiririk egingo.