Udako Ikastaroak :: Politika, Soziologia

Euskal Herria Dekoloniala Mintegia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko abuztuaren 31a

Taldea berriz IREKI DA, plazak libre!

.

Mintegi honen bidez ikuspegi dekoloniala landu nahi dugu Euskal Herritik eta euskaraz. Eta zentzu berean, dekolonitatetik Euskal Herria landu.

Castro-Gómez, Grosfoguel, Carina Ochoa eta beste hainbat egungo pentsalarien arabera, ikuspegi dekoloniala baliogarria da mundu deskolonizatu eta poskolonialan bizi garen uste okertua gainditzeko. Are gehiago, bizirik irauten duten botere hierarkietan sakontzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkigu ikuspegi honek. Ekarpen hauek, gure mundua eta gure garaia sakonago ulertzeko ezinbesteko dira, eta, era berezian, eurozentrismoa eta honekin batera errotutako arrazakeria kolokan jartzeko.

Halaber, ikuspegi honek beste euskarri bat eskaintzen digu, estaturik gabeko herri gisa pairatzen ditugun subordinazio harremanen nondik-norakoa ulertzeko, eta ustez borondatezkoa den menpekotasunaren iturburuan aurkitzen diren mekanismoak argira ekartzeko.

Mintegi hau UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dute.

Helburuak

Finean, ikuspuntu dekolonialak zapalkuntza ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, uztarketa moduan ulertuta. Zapalkuntza eta, ondorioz, borroka ezberdinen arteko mihiztapenerako aukera eskaintzen digu mundu ikuskera honek.

Besteak beste, bilatuko ditugu modu zehatzagoan:

  • Zertaz ari gara dekolonitatea diogularik? Hurbilpena eta eztabaida dekolonial-poskolonialak ezagutzea
  • Fanonen eta beste autore batzuen itzala Euskal Herrian ezagutzea, hots, ikuspegi dekolonialaren begirada historikoa burutuko dugu.
  • Dekolonitatea eta estaturik gabeko herriak
  • Zapalkuntza ezberdinen arteko uztarketak, intersekzionalitatearen begirada eta praktika
  • Euskal herritartasuna eta nortasun berri bat begirada dekolonialetik

Mintegiaren xedeak, beraz, ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu eta askapen pentsamendu zein jardueretan izan dezakeen eraginkortasuna mahai gainean jartzea izanen lirateke.

Edukiak

ABUZTUAK 31, astelehena

10:30-10:45 - Harrera-ongi etorria. Argipenak, helburu eta metodologiaren aurkezpena. Egoitz Urrutikoetxea.

10:45-12:00 - Hitzartzeak:

  • Zertaz ari gara dekolonitatea diogularik? Hurbilpena eta eztabaida dekolonial-poskolonialak ezagutzea. Ibai Atutxa.
  • Genealogiak gurean: Dekolonitatearen itzala Euskal Herrian, begirada historikoa. Haritz Azurmendi

12:00-12:30 - Atsedena

12:30-14:00 - Dekolonitatea eta estaturik gabeko herriak. Floren Aoiz eta Onintza Odriozola

14:00-16:00 - Bazkaria

16:00- 17:00 - Mugei begirada dekoloniala. Joseba Gabilondo

 

IRAILAK 1, asteartea

10:30-10:45 - Harrera. Egoitz Urrutikoetxea

10:45-12:00 - Mahai ingurua: Zapalkuntza ezberdinen arteko uztarketak, intersekzionalitatearen begirada eta praktika.

  • Lorea Agirre
  • Itziar Gandarias
  • Amaia Zufia

12:00-12:30 - Atsedena

12:30-14:00 - Mahai ingurua: Euskal herritartasuna eta nortasun berri bat begirada dekolonialetik.

  • Oihana Etxebarrieta
  • Elena Beloki
  • Idoia Zengotitabengoa

14:00-14:15 - Balorazioa.

14:15-16:00 - Bazkaria

Metodologia

Aurkezpen magistralaren eredua baino ahalegin kolektiboa lehenetsi dugu, eta, beraz, talde dinamikaren araberako metodologia proposatzen dugu. Gauzak honela, bloke tematiko bakoitzak bi zati izanen ditu, lehena, azalpenak, elkarrizketa moduan, hizlari eta dinamizatzailearen artean, eta bigarrena, talde lana.

Uztartuko ditugu hizlarien aurkezpen eta talde dinamika ezberdinak. Aurreko ikastaroetan erabili dugun metodologiarekin.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Taldea berriz IREKI da, plazak libre daude.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

 

HOMOLOGAZIOA

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan homologazioa eskatuta, erantzunaren zain.