Ikastaroak :: Literatura

Nafarroako irakurle taldeentzako formakuntza zikloa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 25,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 25,00 €. Bazkideak: 25,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko otsailaren 1a

Ikastaroaren datak: otsailak 6, martxoak 13, maiatzak 8 eta ekainak 12 (larunbatak)

Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko.

Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.

Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.

Irakasleak

  • Ibai Atutxa Ordeñana

    Ibai Atutxak New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Bilbotik Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu. Saiakera generoaren baitan, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta.

  • Ibon Egaña Etxeberria

    Literatur kritikaria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Euskal Filologian doktoratu zen 2013an eta euskal literatura garaikideari buruzko hainbat lan plazaratu ditu. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu irakasle.

  • Gema Lasarte Leonet

    17 urtez euskal prentsan aritu ostean azken 13ak EusKal Herriko Unibertsitatean egin ditu. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkidetza Batzordearen sortzailea eta koordinatzailea izan da hainbat urtez. Literatur zientzietan doktorea eta bost ikerketa zuzendu ditu literatura eta generoarekin lotuak. Azken zazpi urte hauetan Gasteizko Udaletxeko Feminist Agenda irakurle taldearen sortzailea eta  koordinatzailea da.

  • Andrea Perales Fernández de Gamboa

    Ingeles Filologian lizentziatua eta Hispaniar Filologian doktorea da. Bere tesia Emiliano Zapataren imajinario kultural nazionalari buruz idatzi du. Euskal kultur sorkuntza eta kritika feministako graduondoko Irakaskuntza moduluko irakasle izan da eta, egun, Gasteizko EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irakaslea da. Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubeko kidea da.

  • Amaia Serrano Mariezkurrena

    UEUko literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. 1936ko Gerra eta euskal nobelari buruzko tesia idatzi du. Argia aldizkariko liburu kritika egin izan du eta EHUko Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.

Helburuak

• Euskal literaturan genero ikuspegia irakurle taldeetako dinamiketan zehar-lerro gisa txertatzeko gai izatea.

• Literatur testuak begirada feminista batetik irakurtzeko gai izatea.

• Iraganari buruzko diskurtso literarioen irakurketak genero ikuspegitik aztertzeko gai izatea.

• Sexualitate ez normatiboez jabetzeko irakurketa kritikoa egiteko trebetasuna eskuratzea.

• Ohiko literatur testuez gain, saiakerara gerturatzeko eta hura irakurtzeko gakoak eskuratzea.

Edukiak

  • Otsailak 6. Genero irakurketak erdigunean kokatzen irakurle klubetan: proposamen batzuk. Irakasleak: Andrea Perales eta Gema Lasarte.
  • Martxoak 13. Saiakera kokatua irakurtzeko saiakera kokatua. Irakaslea: Ibai Atutxa.
  • Maiatzak 8. Iraganaren irudikapenak genero ikuspegitik irakurtzen. 36ko Gerra euskal narratiban. Irakaslea: Amaia Serrano.
  • Ekainak 12. LGTBQ irakurketak euskal literaturaz. Irakaslea: Ibon Egaña.

Metodologia

Ikastaroak izaera teoriko-praktikoa izango du.

Aurrez aurreko saioak izango dira, hizlariak bere gaiari buruzko azalpenak emango ditu, baina horrez gain, azaldutako hori praktikan jartzeko asmoz testu batzuk elkarrekin interpretatzeko eta eztabaidatzeko tartea egongo da.

Aurrez aurreko saiorik egitea ezinezko bada (osasun larrialdi egoera), saio birtualak egingo dira, dinamika berbera erabiliz: lehenengo azalpen teorikoa hizlariak emango du (une berean edota bideo batean grabaturik), eta ondoren bertako azalpenak praktikan jartzeko guztion arteko irakurketa egingo da birtualki.

Nori zuzendua

Nafarroako irakurle taldeetako kideei zuzendua dago, bai irakurle taldeak gidatzen dituztenei, bai irakurleei. Irakasleei ere zuzenduta dago.

Dena den, lehentasuna Nafarroako irakurle taldeetako kideek izango badute ere, lekurik balego, Nafarroatik kanpoko irakurle taldeetakoak eta orokorrean irakurzaleak onartuko dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula egiteko garaian oharretan, irakurle talde bateko kidea zarela jakinarazi, mesedez.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.