Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Pedagogia
Ikastaroaren datak: apirilak 17 eta 24
Egun bizi dugun pandemia egoeran, koronabirusa aire zabalean gutxiago kutsatzen dela ikusita asko dira ikasgelak naturara zabaldu dituzten ikastetxeak. Eredu hau ohikoa da beste zenbait herrialdeetan (Norvegian, Danimarkan eta Eskozian, esaterako), eta gainera, haurren behar afektiboak, ongizatea eta eskubideak (jolasa eta ingurumenarekin harremana) bermatzen ditu.
Baina ez hori bakarrik. Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak.
Ikastaro honen helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu.
Zeren zain gaude? Naturan ikasteko unea da!
Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net
Haur Hezkuntzan diplomatua da EHUko Bilboko Irakasleen eskolan. Esperientzia handia du haurrekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da. 2017 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa.
EuskalNatura – UEU Natur Zientziak taldeko kidea 2007 urtetik, egun UEUko irakaskuntza masterrean “Berrikuntza Ikasgelan” irakasgaiko irakaslea da. Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta ingurumen hezkuntzan. Hain zuzen, 2016 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa.
Naturaren ezagutza eta kontserbazioa.
Jolasa naturan.
Ez ezer ahaztu! Baso-eskolako gidalerroak.
Natura ikasketarako baliabide.
Saio teoriko praktikoak izango dira, modu presentzialean emango direnak.
Irakasle, guraso edo interesa izan dezakeen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:00 |
Eskolak naturan hezi |
|
15:30-17:30 |
Eskolak naturan hezi |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:00 |
Eskolak naturan hezi |
|
15:30-17:30 |
Eskolak naturan hezi |
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.
HomologazioaIkastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.Homologazio-zenbakia: 1/2021, urtarrilaren 29koa. Kreditu bat eta erdi (1,5) eskuratu ahal izango dira.