Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Ikastaroa, erabat online izango da.
Gaur egun, pertsonok estimulu ugari jasotzera ohituta gaude eta, hortaz, gure ikasleek ere inplikazioa eta parte-hartze aktiboa eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesu baten barnean ikusi behar dute euren burua, benetan motibatuta sentitzeko eta, ondorioz, ikaskuntza esanguratsua eta iraunkorra lortzeko. Era berean, behar duten informazioa aurkitzeko aukera ugari dituzte. Ondorioz, datuen transmisioa ez da dagoeneko irakaslearen betebehar gorena izan behar. Aldiz, ikasleen gaitasunak garatzea izan behar da gure lanaren xedea. Izan ere, ikasleak bizitzarako prestatuak izan behar dira, errealitaterako. Halaber, taldean lan egiteko gaitasunaren garapena ere eskolako ezinbesteko helburua izan behar da lan-mundurako ez ezik, gizartean modu aktibo zein positiboan ere parte-hartzeko.
Ikuspegi-aldaketa horiei erantzuna emateko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabil dezakegu. Metodologia honek, edukietatik urrunduz, konpetentziei garrantzi handiagoa ematen die. Halaber, ikasten ikastea lehenengo xedetzat hartuta, ikasleen autonomia eta ikaskuntza esanguratsua indartzen dira. Laburbilduz, ikasleak haien ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren erdigune bilakatzen dira. Prest zaude metodologia hau erabiltzen ikasteko eta praktikara eramateko?
Psikopedagogian lizentziatua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
Ikastaroa online izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute , hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.
Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.
Alor desberdinetan lanean ari diren profesionalei edo gaian interesa duenari.