Ikastaroak :: Sexologia

Emakume-sexualitatea. Barneko kantua entzuten

  • Hasiera-data: 2021(e)ko azaroaren 6a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko azaroaren 20a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 9:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 70,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 63,00 €. Bazkideak: 52,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko urriaren 26a

Ikastaroaren datak: azaroaren 6a eta 20a.

Lehenengo eta bigarren txakrek ematen diguten sormena eta harmena, zure emakumetasunarekin konektatu, zure aluaren, baginaren eta umetokiaren bidez. Bere mugimenduak, erritmoak, boterea jasotzeko eta sortzeko duen gaitasunarekin, energiaz beterik; gorputz osotik bidaiatzen duen orgasmoa sentitu ahal izateko. Itsasoak ematen digun sakontasun guztiaz disfrutatu, uhin gainean mantentzearekin konformatu gabe; egitetik sentitzera pasatu, helbururik gabe, helmugarik gabe, bidezidorretan galduz eta gozatuz modu lasai batean, epaiketarik gabe, bakoitzak bere erritmoan.

Irakaslea

  • Elizabeth Olaskoaga Ezeiza

    Pedagogian lizentziatua. Sexologoa. Gorputz terapian aditua. Tantran formatua. Gestalt terapia. UEUkidea.

Helburuak

  • Zure gorputza (genitala barne), bagina, G puntua, cervix-a… ezagutzea.
  • Modu lasai batean zure plazerarekin, feminitatearekin konektatzea.
  • Sormena eta kreatibitatea lantzea. 1. eta 2. txakrak.
  • Ahalduntze-ikastaroa.

Edukiak

  1. Anatomia. Bere funtzionamendu fisikoa eta energetikoa.
  2. Arnasketa eta meditazioa (mugimendua, dantza…)
  3. Gure energia kanalizatzen ikasi, genitaletik gorputzera bidaltzen.
  4. Masajeak.
  5. Emakumeen artean konpartitu.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Emakumeen hartu-emana bultzatuz, giro goxo eta intimo batean.

Banaka, bikoteka edo talde txikitan ariketak egingo ditugu, hausnarketarako baliagarriak, komunikazioa lantzeko.

Hainbat teknika konpartituko ditugu, norberarentzat errazena erabili ahal izateko.

Bakoitza nahi duen neurrian inplikatuko da, bere nahiaren eta beharraren arabera.

Nori zuzendua

Edozein emakumeri zuzendua, bere burua, gorputza eta sexualitatea landu nahi duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 10 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Bakoitzak bere koltxoneta eta kuxina ekarri behar du.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.