Ikastaroak :: Sexologia

Sexualitatea COVID-19 aurretik, bitartean eta ondoren

  • Hasiera-data: 2021(e)ko urriaren 1a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko urriaren 30a
  • Tokia: Usurbil-Potxoenea kultur etxea
  • Nola heldu: https://labur.eus/Potxoenea
  • Ordutegia: ostirala-larunbata. 17:00-20:00 (ostiralak), 9:30-13:30 (larunbata)
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko irailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko irailaren 24a

Ikastaroaren datak eta ordutegia:

  • urriak 1, 8, 15 (ostiralak), 17:00/20:00.
  • urriak 30 (larunbata) 9:30/13:30.

“Zalantzarik gabe, aurtengo urtearen aurreikuspen bat egitea proposatu izan balitz iaz, bi mila eta hogeigarren urte honetan zer pasa behar izango genukeen asmatzea ondo kostako zitzaiokeen edonori.

Hiru hilabeteko itxialdi bat, alditan ia erabat isolatuta, maite dugun ororekin kontaktua askotan maila digitalera mugaturik; mundu-mailan eragina duen gaixotasun baten izua, artean sendabide ezagunik gabea, edonor edonoiz kutsatzeari beldurra, eta, inoiz ez bezala, bat-batean erabat gelditu beharra; geure buruari, egunerokotasunari, denbora hutsari aurre egin beharra.

Nola bizi izan dugu hain kontraesankorra izan den garai hau? Sustraitik erauzi digu munduarekiko genuen ulerkera; geure izate osoa erabat astindu eta bizitzeko eta harremanak izateko moduak hankaz gora jarri.

Horren guztiaren eragina denean nabaritu bada ere, azter dezagun nola eragin duen gure alderdirik humanoenean. Nola aldatu diren sexua bizitzeko era, harremanak, kontaktua... eta kontaktuaren falta”.

Ikastaro hau Usurbilgo Udalaren laguntzaz antolatu da. 

Irakasleak

  • IƱaki Dorronsoro Maioz

    UEUko sexologia sailburua da 2018tik.

  • Jon Imanol Etxabe Telleria

    Sexu aholkularia eta psikologoa.

Helburuak

  • Inguruneak sexualitatearengan duen eraginaren inguruko hausnarketa sustatzea.
  • Ezkutuko hainbat errealitate azaleratzea.
  • Pandemiaren eta itxialdiaren eragina ikustea, iraganean, orainaldian eta etorkizunean.
  • Liburuaren Sexologia atalaren azalpena eta dibulgazioa egitea.

Edukiak

Sexualitatea pandemiaren aurretik:

Irakurketa orokorra; erlazionatzeko modua; teknologiaren eragina; erotismo indibiduala.

Sexualitatea pandemia eta itxialdi garaian:

Kotimitatea; gaixotasunak ala itxialdiak eragin digu?; ihesa, ebasioa eta konpentsazioa; masturbazioa; pornografia eta erotismoa; 3.0 sexualitatea; legea eta desira.

Sexualitatea pandemia ondorengo garaian:

Beldurrak; baliabideak; aurrez landutakoa, nola dago orain?; txertoaren eragina; aurrera begirako proiekzioa.

Metodologia

Ostiraletako hiru klaseak klase formatuan emango dira. Azken klasea, berriz, larunbatekoa, tailer moduan emango da.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Dirulaguntzen informazioa.
  • Usurbilen erroldatutakoek ordaindu beharreko matrikula-prezioa = Bazkide prezioa. Matrikularen oharrean: Usurbilen erroldatutakoa zarela jakinarazi.

Oharrak

Irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera egina. Erantzuna jasotakoan oharra eguneratuko dugu.

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.