Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia
TALDEA BETE EGIN DA (2022-02-03). Itxaron zerrenda sortu da. EZ egin matrikularen diru-sarrerarik plaza duzula jakinarazi arte.
Ikastaroaren datak: martxoaren 5a eta 12a.
Teknika eta metodologietan ematen ari den berrikuntzak, esperientzia bidezko ikas-irakaskuntzak adibidez, metodo tradizionalagoak alde batera uzten ari dira.
Jolas-esperientziak pil-pilean dauden honetan, gela kudeatzeko esperientzia izan daitekeen Escape Room edo Ihes-gela digital bat sortzea irakasleontzat interesgarri izan daitekeen sistema gisa aurkezten dugu. Gai ezberdinak modu motibagarriagoan lantzeko aukera eskaini nahi zaie irakasleei.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Hezkuntzan betidanik izan duen interesak Pedagogia ikastera eraman zuen (UNED, 2016-2019). Musikaria da, Musika Konposizioan graduatua (CSMN, Nafarroa, 2019) eta betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari nahiz bizitzarekiko begirada holistiko bat mantentzeari. IKHASIko kidea.
Hona hemen formazioak izango duen eskema:
Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza-giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.
Escape Roomak sortzen ikasi nahi duenari zuzenduta. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.
Homologazioa:
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2022ko otsailaren 8an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348029.