Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Gure eskola hezkidetzen

  • Hasiera-data: 2022(e)ko martxoaren 2a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko apirilaren 12a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko otsailaren 25a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez-aurreko saiorik.

Oraindik ere gure jendartea kapitalismo heteropatriarkal gisa antolatuta egonik, nahi gabe ere, bitartasunean oinarritutako generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen dute senide, irakasle eta bestelako hezkuntza-eragileek. Hezkuntza sisteman, kasu, irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak, espazioen erabilerak, hizkuntzaren zein irudien erabilerak eta bestek askotan, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Hala, egoera hori irauli eta testuinguru hezitzaileetan sexismoa transmititzeari utzi eta hezkidetza sustatzeko beharrezkoak diren eduki eta gaitasunak landuko dira ikastaro honetan.

Parte-hartzailea izango da ikastaroa, praktikan eta gaitasunetan oinarritutakoa, Heziberri 2020rekin, EAE-ko hezkuntza-sistemarako berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023 planarekin, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza

Departamentuak proposatutako 2017-2021 Hezkidetza Planatik, Bakerako Hezkuntzatik zein Pedagogia Feministatik planteatzen denarekin bat eginik. Hala, besteak beste, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko irakaskuntza-metodologia aktiboa izango da ikastaroaren ardatz nagusia. Norberak bere testuinguruan hezkidetza lantzea helburu izango duen proiektu bat egitea izango da ikastaroaren ebaluazio-jarduera nagusia, eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango du norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Maialen Eldua Azkarate

    Haur Hezkuntzan diplomaduna eta Psikopedagogian lizentziatua. LHko pedagogo terapeutikoa.

  • Ana Novoa Fariñas

    EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea eta Azpeitiako Emakumeen Txokoaren dinamizatzailea.

  • Luixa Reizabal Arruabarrena

    EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea eta UEUko Psikologia sailburua.

Helburuak

  • Eguneroko bizitzan eta eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan sexismoa nola transmititzen den atzemateko gaitasuna eskuratzea.
  • Eskolan zein eremu hezitzaileko esparru ezberdinetan, bakarka zein taldean hezkidetza sustatzeko ezagutza, gaitasun eta baliabide praktikoak eskuratzea.
  • Hezkidetzatzaileak izan daitezen, curriculum formalaren (edukietan, irakasgaietan, irakaskuntza-metodologian, ebaluazioan eta hezkuntza-materialetan) eta ezkutuko curriculumaren alderdietan (balio eta gaitasunetan; diziplinan; haurrekiko itxaropenetan eta tratuan; apaingarri eta koloretan; lanbide-orientazioan; irakasleen jokabidean eta jarreran; espazioen antolaketan eta erabileran eta mintzairaren erabileran) aldaketak egiteko gaitasuna eskuratzea.
  • Hezkuntza testuinguruetan hezkidetzan oinarritutako materialak eta baliabideak ezagutu eta berriak sortzeko gaitasuna eskuratzea.

Edukiak

1. SARRERA: MARTXAN JARTZEN GARA!!!

1.1.Zergatik hezkidetza? Konpromiso aktiboaren beharra.

1.2.Zergatik on-line?

2. HEZKIDETZA: BETAURREKOAK AUKERATZEN

2.1.Sexu-genero sistema.

2.2.Indarkeria matxistak.

2.3.Feminismoaren ekarpena.

2.4.Hezkidetzaren lekua eremu hezitzaileetan.

2.5.Emakumeen ekarpenak bistaratzeko gakoak.

3. GENERO-SOZIALIZAZIOA ESKOLAN

3.1.Curriculum formal androzentrikoa: edukiak, irakaskuntza-metodologia, hezkuntza-materialak eta ebaluazioa.

3.2.Sexismoa ezkutuko curriculumean: balioak eta gaitasunak; diziplina; haurrekiko itxaropenak; irakasleen jokabidea eta jarrera; ikasgelako apaingarriak eta koloreak; espazioen antolaketa eta erabilera; lanbide-orientazioa; eskolaz kanpoko jarduerak; ikasgelako giroa eta mintzairaren erabilera.

4. CURRICULUM FORMAL HEZKIDETZAILEA

4.1.Edukiak.

4.2.Irakasgaien lehentasuna.

4.3.Irakasgaien edukiak jorratzeko modua.

4.4.Hezkuntza afektibo-sexuala.

4.5.Didaktika eta irakaskuntza-metodologia.

4.6.Hezkuntza-materialak.

4.7.Ebaluazioa.

5. HEZKIDETZA EZKUTUKO CURRICULUMEAN

5.1.Balioak eta gaitasunak

5.2.Diziplina.

5.3.Itxaropenak eta tratua.

5.4.Apaingarriak eta koloreak

5.5.Lanbide-orientazioa.

5.6.Irakasleen jokabidea eta jarrera

5.7.Espazioen antolaketa eta erabilera.

5.8.Mintzairaren erabilera.

6. HEZKUNTZA-TESTUINGURUETAN HEZKIDETZA SUSTATZEKO BALIABIDEAK

6.1.Hezkuntza-jarraibideak.

6.2.Teknikak eta jarduerak.

6.3.Hezkuntza-testuinguruetan erabilgarri diren esku-hartze programak.

6.4.Esku-hartze programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko faseak eta alderdiak.

7. PROIEKTU BATERATUA

7.1.Proiektuaren aurkezpena.

7.2. Proiektuaren diseinua.

7.3.Proiektua taldean partekatzea.

7.4.Ebaluazioa.

Metodologia

Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean euskarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez lagundua, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da (Heziberri 2020rekin eta Bakerako Hezkuntzatik planteatzen denarekin bat eginik). Izan ere, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza izeneko irakaskuntza-metodologia aktiboa izango da ikastaroaren ardatz nagusia. Hain zuzen ere, ikasleen eguneroko lanean aurki dezaketen arazoa planteatuko zaie, ikastaroan, jarduera ezberdinen bitartez bidera dezaten.

Edukiak eta gaitasunak saio asinkrono eta idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko jarduera praktikoak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Ikasketa prozesu osoan zehar, talde-dinamikak eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da (ikasgela foroaren bitartez). Izan ere, ikaslea da ikasgela birtualaren benetako protagonista eta, ondorioz, ikaslea izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Horretarako, ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izango da. Halaber, momentu oro irakasleen jarraipena, laguntza eta tutoretza (sinkronikoa zein asinkronoa) izango dituzte ikasleek sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko. Amaieran, ikastaroko konpetentzietan oinarritutako proiektua egingo dute ikasleek, ikastaroa osatzen duten gaietan landutakoa praktikara ekartzeko. Proiektuak elkarbanatu egingo dira, hau da, erabilgarri izango dituzte beste ikaskideek.

Hori guztiaz gainera, ikasleek beren burua ebaluatzeko aukera izango dute ere, ikastaroaren hasieran eta amaieran beteko duten autoebaluazioaren bitartez. Halaber, ikastaroa bera ebaluatzeko aukera izango dute ikasleek, irakasleak etorkizunean hobetu beharreko alderdiez jabetu daitezen.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago naiz eta baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna: hezkuntza formalean zein ez-formalean dabilen edonori; sexismoarekin amaitu nahi duen edonori; hezkidetza sustatu nahi duen edonori.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 54/2022, otsailaren 22koa. Hiru kreditu (3) eskuratu ahal izango dira.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.