Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Pedagogia

Aniztasuna gure eskoletan: behar anizkoitzen aurreko estrategiak

  • Hasiera-data: 2022(e)ko martxoaren 4a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko martxoaren 19a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUIrunea
  • Ordutegia: Ostiralak, larunbatak. Ostiralak: 16:30-20:30/Larunbatak: 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko otsailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko otsailaren 27a

Ikastaroaren datak eta ordutegiak:

Ikastaroak bi modalitate izango ditu: aurrez-aurreko bi saio eta etxean egin beharreko lana.

Aurrez aurreko saioak:

  • Datak: Martxoak 4-5 eta 11-12
  • Ordutegiak: ostiraletan 16:30-20:30, larunbatetan 09:00-14:00.

Proiektua egiteko epea martxoaren 19an bukatuko da.

Aniztasunari kalitatearen eta ekitatearen ikuspegitik erantzutea erronka handia da edozein sistema eta ikastetxerentzat. Haur bakoitza bere motxilarekin etortzen da eskolara, bere historiaz, itxaropenez, motibazioz, ametsez, emozioz, trebetasunez eta interesez beteta; eta eskolak hezkuntza-esperientzia esanguratsuetan inplikatzeko betebeharra du (Blanco, 2005).

Rosa Blancok dioenez, ez dago eskoletarako desegokiak diren haurrik, baizik eta ikastetxe batzuk ez dira egokiak haurrentzat, ez dituztelako bermatzen eta ez dituztelako baldintza egokiak beren ezaugarri pertsonalei eta beharrizanei erantzuteko. Horregatik, adierazi du eskola dela ikasleen beharretara egokitu behar dena, eta ez ikasleak eskolaren baldintzetara egokitu behar direnak (Blanco, 2000, 41. or.).

Kalitatezko hezkuntza da irakaskuntzako eta irakaskuntzako esperientziak eskaintzen dituena da. Ikasleek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko eta beren burua prestatzeko. Hala eta guztiz ere, ikastunen garapen maximoaren bilaketa horrek. Hau da, bikaintasunari dagokionez, ez dago osorik, baldin eta ez badoa Ikasleak hezkuntza-maila horretaz erabat gozatzea, haien hezkuntza-maila edozein dela ere. Ezaugarriak, jatorriak, errealitateak edo bizi den lekua… ekitate handiagoa lortu behar da, hezkuntza bat kalitatezkoa definitu ahal izateko (Echeita et al. 2016).

Irakaslea

  • Irati Leon Hernandez

    Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea (2021), Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra (2018) eta Haur Hezkuntzan graduatua (2016). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea. Eskola Inklusiboaren Oinarriak ikasgaia ematen du Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea. Inklusioa eta aniztasuna, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak. Zeinu hizkuntza B1 maila du.

Helburuak

  • Aniztasunaren eta inklusioaren inguruan talde zein norbanako eztabaidak sustatzea, hausnarketak burutzea eta aldatu beharrekoa identifikatzea.
  • Hezkuntza-laguntza berariazko premiak (HLBP) dituzten ikasleen ezaugarriak ezagutzea.
  • Esku- hartzeko estrategiak garatzea.
  • Ikasketa esanguratsua lantzea, talde-lana, elkar-eragina eta komunikazio-sustapenarekin.

Edukiak

Ikastaroa 4 gai ezberdinetan banatuko da, lehenengo hiruak gaia bera lantzeko hiru alderdi izango dituzte oinarri:

  • Ezagutza teorikoa eta hausnarketa.
  • Identifikazio eta estrategien garapena.
  • Antolakuntza eta esku hartzea, kolektibo zein indibiduala.
  • 4. gaia berriz, transbersala izango da; azken lana osatzeko hezurdura baita; kasu azterketaren bidez ikastaroan lantzeko goazena materializatuz, alderdi praktikotik aztertuz.

Aurreko atalean aipatu bezala 4. Gaia (transbertsala dena) izango da proiektua edo ikastaro amaierako txostena. Txosten hau lehen saiotik hasiko gara lantzen. Kasu-azterketa bat da eta 4 atalez egongo da osatua: (1) Kasuaren indentifikatzea, (2) hipotesiak eta ikasketa helburuak, (3) informazioaren bilketa eta (4) esku-hartze eta hausnarketa. Proiektu hau era tranbertsalean landuko bada ere autonomoki osatu beharko dute ikastaroaren amaieran.

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte-hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurrezagutzetatik abiatuko da, eta jarduera praktikoak, talde dinamikak zein proiektua eguneroko ekintzetan kokatzea izango du helburu, ezagutza eraikiz eta ikaskuntza pertsonalak elkarbanatuz.

Beraz, ikastaroa praktikoa izango da eta ikaskuntza-prozesuari eta trebetasun teknikoen garapenari garrantzi handia eskainiko zaie. Horretarako, oinarrizko azalpenak ikus-entzunezko materialen eta adibide zehatzen bitartez landuko dira eta horiek barneratzeko jarduera praktikoak proposatuko dira. Era berean, ikastaroan zehar, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, talde dinamiketan parte hartuz eta taldeari modu eraikitzailean eraginez. Gainera, behar izanez gero, irakaslearekin modu zuzenean komunikatu ahal izango da, arreta pertsonalizatua jasotzeko. Ikastaroaren amaieran, ikasitakoa borobiltzeko, eskuratutako ezagutzak gertuko lankideekin partekatzeko xedea izango duen proiektua egin beharko da, kolektiboki eragiteko.

Ikastaroaren gaitegia eta horren denboralizazioa ondorengo hau izango da:

1. eguna (4 ordu):

• 1. gaia: Eskola aniztasunaren aurrean

2. eguna (5 ordu):

• 2. gaia: Estrategiak

3. eguna (4 ordu):

• 2. gaia: Estrategiak

4. eguna (5 ordu):

• 3. gaia: Eskola antolakuntza

5. Eguna (6 ordu): proiektua autonomoa

6. Eguna (6.ordu): proiektua autonomoa

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da laguntza gisa (http://www.ueu.eus/ikasgela-birtuala/). Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritzen den ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, parte-hartzaileek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzue, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak, esaterako). Tresna horiek parte-hartzaileen arteko elkarrekintza eta hezitzaile-irakasle komunikazioa erraztuko dute.

Nori zuzendua

Hezkuntza arloko ikasle zein irakasleendako.

Izen-ematea publiko zabalari ere irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 54/2022, otsailaren 22koa. 3 kreditu (3) eskuratu ahal izango dira.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko asistentzia izatea.