Ikastaroak :: Komunikazio zientziak, Ongizatea

Komunikazio eraginkorra, gozatu komunikatuz!

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urriaren 21a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko urriaren 22a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Ostirala eta larunbata. Ostiralean: 16:30-20:30/Larunbatean: 10:00-14:00/15:30-19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 96,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 86,40 €. Bazkideak: 72,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urriaren 14a

Ikastaroaren datak eta ordutegiak:

  • Urriak 21, ostirala: 16:30-20:30
  • Urriak 22, larunbata: 10:00-14:00/15:30-19:30

Aristotelesen ustez, ondo komunikatzeko hiru ezaugarri nagusiak hauexek ziren: Ethos (sinesgarritasuna), Phatos (konexio emozionala) eta Logos (logika). Ikastaro honetan, bakarka eta taldean eraginkortasunez komunikatzeko behar diren tresnak eskuratuko dira.

Zeure buruarekin eta ingurukoekin harremana hobetzeko beharra sentitzen baduzu edo eta taldeko aurkezpenetan gehiago gozatzen ikasi nahi baduzu, bizipen-ikastaro hau lagungarria suertatuko zaizu. Autoezagutzan sakonduko da hiru dimentsioetatik: lengoaia (esan eta pentsatzen duzuna) , emozioak (sentitzen duzuna) eta gorputza (adierazi eta egiten duzuna); hiruei neurri berean erreparatuko diegu, komunikazioan autokontrola eta koherentzia areagotuz. Konfiantzazko espazio batean, dinamika eta hausnarketa ezberdinak egingo ditugu oztopatzen zaituen hori identifikatzeko, soluzio eta ikuspegi berriak topatzeko, mugatzen zaituzten sinesmenak hankaz gora jartzeko eta zeure benetako izaera besarkatzeko.

Zarenarekin bat, munduan eroso eta gozamen handiagoarekin komunikatu eta mugitu nahi baduzu, ongietorria izango zara.

Irakaslea

  • Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena

    Coach pertsonala. PNL Master-Trainer zertifikatua. Komunikazioan lizentziatua. UEUko bazkidea.

Helburuak

  • Norberaren gaitasunak eta komunikazio estiloa ezagutzea.
  • Aldarte emozionala eta gorputz adierazpena prestatzeko tresnak ikastea.
  • Elkarrizketa eraginkorrak emateko gidoia idazten ikastea.
  • Beste kideen esperientziaz elikatzea eta entzute aktiboa entrenatzea.

Edukiak

  • Autoezagutza: gaitasunak, baloreak eta helburuak.
  • Komunikazio estilo ezberdinak.
  • Emozioen kudeaketa eta aldarte emozionalak.
  • Gorputz-adierazpena.
  • Elkarrizketa eraginkorra eraikitzeko gidoia.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Dinamika eta jolasen bidez hausnarketarako tartea irekiko da konfidentziala izango den espazio batean. Coaching metodologian oinarrituko da, baita PNL, begirada sistemikoan eta Alba Emoting kudeaketa emozionalerako metodoan ere.

Nori zuzendua

Banakako eta taldekako komunikazioa hobetu nahi duenari. Hezitzaileei ere bideraturik dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943821426 markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatzeko eskaera bideratuta.