Ikastaroak :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.
Hizkuntzen ebaluazioaren alorreko gogoeta eta baliabideak jarriko ditugu mahaiaren gainean, erabiliko diren hezkuntza-errekurtsoei esker:
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketan aurkituko duzu.
Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.
Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Formatuaren aldetik, ikastaroa online motakoa izango da.
Ikastaroa emateko, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.
Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Hemen, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko. Honetarako, talde dinamiketan norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz.
Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakaslearen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.
Ikastaroa amaitzean, izandako aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira, hala nola, ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, osatutako jarduerak, jarduera asinkronikoetan (eztabaida-foroak) egindako ekarpenak eta abarrak.
Eskola, institutu edo unibertsitateko irakasleei.
Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duen edonori.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.