Ikastaroak :: Musika, Hezkuntza

Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu

  • Hasiera-data: 2022(e)ko azaroaren 5a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko azaroaren 12a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbatak. 09:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko urriaren 13a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroa larunbatetan izango da: azaroa 5a eta 12a.

Ikastaro honek ahots-teknika ikasteko nozioak ematen ditu. Horretarako ahotsarekin gozatuko dugu. Ahotsa nola erabili ikasiko dugu. Ahotsa garatu eta proiektatuko dugu. Emozioak aterako ditugu ahotsari guztiz lotuta baitaude. Errepertorio egokia landuko dugu. Kontuan izan ahotsaren heziketa eta osasuna oso garrantzitsua dela, lanbide gehienetan beharrezkoa baita ahotsa erabiltzea.

Kontuan izan, Euskal Herria herri kantaria dela eta gure nortasunaren parte garrantzitsua dela. Euskal Herrian abesbatza ugari daude, familietan ohitura handia egon da kantuan eta jai-giroetan zer esanik ez. Jaso dugun oinordetza hori gure hurrengokoei modu egokian irakastea garrantzitsua da. Herri baten kulturaren adierazgarri. Horregatik, kantua sustatzea funtsezkoa da.

Irakaslea

  • Karmele Muro Maritxalar

    Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH, Batxilergo eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.

Helburuak

  • Ahots-teknikaren oinarriak ezagutzea eta esperimentatzea.
  • Ahots hezi baten onuraz jabetzea.
  • Errepertorioarekin kantuaz gozatzea.

Edukiak

  • Ahots-teknika: arnasketa, “appogioa”, ahotsaren kokapena, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, ahoskera, dikzioa, etab.
  • Gorputzaren kontzientzia eta jarrera: kantatzerakoan gorputzaren garrantziaz jabetu. Erlaxazio-teknikak.
  • Ahotsen sailkapena.
  • Errepertorioa landu.

Metodologia

Alderdi teorikoak:

  • Arnas motak. Erlaxazio-ariketak. Diafragmaren erabilera.
  • Kantatzeko behar diren gorputz-atalak ezagutu: erresonadoreak,, ahots-kordak, laringea, zintzur-hestea, faringea, ahosabai biguna, ahosabai gogora, sudurreko barrunbea, mingaina, etab.
  • Ahotsen hedadurak eta sailkapena. Ahots zuriak, mistoak, berdinak.

Alderdi praktikoak:

  • Arnas motak praktikatu. Erlaxazio-ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots-teknika erabiliz: berotze-ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, etab.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots-teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.

Nori zuzendua

Kantatzen gustatzen zaion edozein pertsonari. Lanbidean ahotsa asko erabiltzen dutenei: irakasleak, hizlariak, etab. Ahots-teknika behar duen edozeini (musikako ikasleak, irakasleak, etab.).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2022ko urriaren 7an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin:2268348015