Ikastaroak :: Informatika
Diaporama numeriko bat nola egiten den ikasiko dugu.
Noiz eta zertarako erabiltzen diren ikusiko dugu.
Ibon Aranburu. Industria Antolaketako ingeniaria, informazio-sistemetan aditua. UEUko kidea.
Diaporama numeriko bat egiten ikastea.
Aurkezpen teknikak menperatzea.
Diaporama zer da, noiz erabili ?
Diaporama, argazki segida bat da. Segida horretan, elementu desberdinak gehitzen ahal dira :
- testua, irudien azalpenak emateko
- marrazkiak, irudiak
- soinua
* diaporama apainduko duen musika bat
* komentario bat, agertzen diren irudien esplikatzeko
- filma bat
Aurkezpena hobetzeko, elementuen artean trantsizioak ematen ahal dira.
Diaporama hainbat gauzen aurkezteko erabiltzen da :
- elkarte, talde edo erakunde bat ezagutarazteko
- proiektu bat
- eginiko lan bat, emanaldi edo manifestazio bat
Teoriarekin hasi eta praktikarekin bukatu.
Jende guziari idekia.
Ordenagailu bat erabiltzen jakin behar da.