UEU365
Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroa beteta dago, aurrikusitako gehienezko kopurura iritsi delako. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula bete eta itxaron-zerrenda sartuko zara.
Ikastaroa larunbatetan (martxoaren 12an, 19an eta 26an) izango da.
Portaera arazoak egon badaudela jakin badakigu, baina zaila egiten zaigu hauei modu egokian aurre egitea. Askotan gainezka egitean urduri jarri eta ez dugu erantzun egokirik ematen. Ikastaro honen helburua, hauen aurrean gure erantzunak kudeatzen ikastea, portaera arazoak aztertzen asmatzea eta erantzun egokia ematen ikastea litzateke. Guzti hau, metodologia aktiboa erabiliz eta taldearen errealitatetik abiatuta egingo da, baliabide desberdinak erabiliko direlarik, bideoak, role-playing-ak, eztabidak, azpi-taldeak...
Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...
Metodologia aktiboa erabiliko da, taldeko ezagutzetatik abiatuta ikastaroa eraikiko da. Metodologia parte-hartzailea.
Interesa duen edozeini eta hezitzailea den edozeini; Ikasle, Irakasle, Guraso, Hezitzaile, Begirale...
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 350698