Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika
Ikastaroa on line izango da. Bi saio presentzial izango ditu. Lehenengoa, ikastaroaren hasiera egunean, martxoaren 18an eta bigarrena, apirilaren 1ean. Saio presentzialen ordutegia: 16:30-20:00.
Ikastaro honetan, Interneten informazioa modu eraginkorrenean bilatzen eta kudeatzen irakatsiko da.
Ibon Aranburu. Industria Antolaketako ingeniaria, informazio-sistemetan aditua. UEUko kidea.
Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, ikasgelako saioak eta on line irakaskuntza uztartuz. Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabaldu eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin partekatuko da plataformako foroen bitartez.
Ordenagailuarekin eta Internetekin lan egiten ohituta dagoen edonori.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua