Ikastaroak :: Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaroa bi larunbatetan (apirilaren 2an eta 9an) izango da.
Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez. Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak. Eta ikastaroan ikasiko dugu begiratzen, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, taldeko lana bultzatuko duten talde dinamikak erabilita. Ikasleekin basoa ikertzeko behar dituzun joko eta trikimailu guztiak erakutsiko dizkizugu, zatoz.
Biologian litzentziatua, ekosistemak espezialitatean. UEUkidea.
Magisteritzan diplomatua eta Biologian lizentziatua, ekosistemak espezialitatean. Baso jabeen elkartean lanean. UEUkidea.
Metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da. Atal teoriko-praktikoa izango du ikastetxean, eta baita ikastetxearen hurbileko baso batean ere.
Ikastaroa 3 ataletan banatuko da (gutxi gorabeherakoak dira):
Irakasleei (Lehen eta Bigarren Hezkuntza) zein hezkuntza ez-arautuko monitoreei. Interesa duen edonori.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua