Ikastaroak :: Internet
Webgune bat egitea ez da zergatik gauza zaila izan behar. Baina nondik hasi ? Zer dira hitz arraro guzti hauek ? Provider, css, cms, dns, php, html, ajax, ftp, http...
Hasiera batean hainbat kontzeptu argituko ditugu web munduan lehen pausuak eman ahal izateko. Sistema osoa nola funtzionatzen duen aztertuko dugu ulertzeko nola webgune bat martxan jartzen ahal den ahalik eta azkar eta era errexenean. Azkarki aztertuko dugu zergatik eta nola erabiltzen diren web mundurako egokitu diren hizkuntza informatikoak, horrek errextuko bait digu erabiliko ditugun tresnen aukera.
Internet, azken finean komunitate izugarri haundi baten indarren gehiketa bat da. Iada ez dugu behar bakoitzak bere kabuz gurpila asmatzearen beharrik behin eta berriro. Ezagupenak partekatzen dira era libre eta, gehienetan, dohain batez. Elkartrukatze horrek errextu du interneterako tresna sofistikatuak sortzeko eta elkar erabiltzeko. Hortaz, iada ez da behar webgune bat hasiera hasieratik sortzea; nolabaiteko “prest-erabiltzeko” tresnak esistitzen dira: CMS-ak. Hoiek ezagutu eta analizatuko ditugu.
Bukatzeko Euskal Herriaren errealitate “politiko-linguistikoa”-ri gehien egokitzen zaion tresnan edo CMS-an zentratuko gara gehien bat. Hauda, Joomla eta bere osagai libreak. Zergatik Joomla eta ez beste bat ? Hasteko librea delako eta komunitate haundia osatzen duelako, baina batez ere euskaratua delako eta ELEAINIZTASUNA besteak baino askoz hobe kudeatzen duelako. Esan behar da Euskal Herrian, komunikatzerakoan, ezin bestekoa izaten da gutxienez webgunea elebiduna izatea.
3. Interneten komunikazio protokoloak: http eta ftp
4. Internet hizkuntza informatikoak
5. Izen bat erostea eta ostatatze leku aproposa aukeratu eta instalatzea6. CMSak eta Joomla
Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu.
Webgune bat sortzearen beharra duen edozein perstonari. Adibidez: musika taldeak, elkarteak, zerbaitetan zaletuen kolektiboak, merkatari txikiak.
Zure ordenagailua ekartzen ahal duzu (mugikorra edo portatila bada)