Irakasleen formakuntza :: Musika, Folklorea, Komunikazioa, Pedagogia
254 Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen
- Izaera:
Presentziala
-
Ordu kopurua:
20 ordu
- Matrikula-epearen hasiera:
2010(e)ko urtarrilaren 1a
- Matrikula-epearen bukaera:
2010(e)ko apirilaren 12a
Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan (apirilak 12, 14, 19, 21, 26, 28 eta maiatzak 3, 5) izango da.
Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia du ikastaro honek oinarri. Abestiak eta musika ikasteko tresna garrantzitsuak dira; kontzentrazioa, adi egoteko gaitasuna, ahoskera... lantzeko, besteak beste.
Irakaslea
Helburuak
- Euskal tradizioaren atal desberdinez jabetzea era errez eta dinamikoan. Kanta, jolas, hitz-joko, umeen hizkera, ...
- Kantu eta jolasen ingurua kokatzea. Noiz kantatzen zen, zein ingurutan, zein kontestutan, zelan eta zergatik jolasten zen; eta guzti horrek zer eragin izan duen gure nortasunean.
Edukiak
- Musika edo kanta da irakasteko biderik unibertsalena herri guztietan, jakinduria transmititzeko tresnarik garrantzitsuenetakoa.
- Umeak herriaren folklorea ezagutu behar du, horrek lagunduko dio bere garapenean eta gizartearen nondik norakoak ulertzen.
- Ahozko tradizioaren transmisioa (gurasoengandik seme-alabengana) eten egin da neurri handi batean, eta batez ere, hizkuntza gutxituen kasuan oinarrizkoa da transmisio hori umearen hizkuntzaren garapenean.
- Hasierako kantuekin hasten gara gure lehen fonemak ahoskatzen eta haiekin gure lehen estimulu psikomotoreak jasotzen.
- Haurra, gizarte baten partaide sentitzen dela ikusten du.
- Haurra eta literatura gaiari buruz hainbeste hitz egiten den sasoi honetan, ahozko literaturak berebiziko garrantzia du.
- Besteekiko tolerantzian hezi behar ditugu umeak eta besteei entzuten ikasi behar dute.
- Aditasuna, kontzentrazioa, memoria, sentsibilitatea, ... garatzen lagundu.
Metodologia
Ikastaro praktikoa izango da.
Kanta eta jolas bakoitza dagokion inguru soziokulturalean aurkeztuko da, ohituraz egin izan den antzera. Kanta eta jolasak taldean landuko dira, den-denak buruz ikasi arte.
Nori zuzendua
Haurreskoletako hezitzaileei
Egitaraua
2010-05-03
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-04-14
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-04-19
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-04-21
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-04-26
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-04-28
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-05-05
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
2010-04-12
|
17:00-19:30 |
254 Kantuz eta jolastuz komunikazio lantzen
|
|
Matrikulaziorako argibideak
Haurreskolen Partzuergoa: 943821759
Babesleak
Etiketak
apatxin,
ueu,
haur,
kantak,
komunikazio,
haurreskola,
ikastaro,
abesti,
jolas