Ikastaroak :: Kazetaritza, Informatika (software mailan)
Ikastaroa asteazkenetan izango da: urriaren 19an, 26an eta azaroaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean.
Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak eta abar).
Argazkigintza dokumentala eta foto-kazetaritza (erreportajea) oso hurbileko diziplinak dira. Biek helburu berdina dute: argazkien bidez kontakizun bat egitea.
Erreportajeak gaurkotasunari eta egunkarietako albisteei estu-estu loturik egoten dira.
Lan dokumentalak, ordea, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira. Hara adibide batzuk: Munduko migrazioak (S. Salgado) eta pertsonen kontrako minek eragindako kalteak (Gervasio Sanchez), edo apalagoak (gerra zibilen desagertutakoen gorpuak lurpetik ateratzea).
Egunkariek alardeei buruzko informazioa eman behar badute, egunean bertan edo bezperan egindako argazkiak beharko dituzte. Kazetaritzak oso epe motzeko begirada izan ohi du. Dokumentala atenporalagoa da.
Batzuetan bi bideek bat egiten dute, eta egunkariek lan sakonagoak argitaratzen dituzte.
Dokumental kutsuko lanek beste ezaugarri bat ere izaten dute: errealitateari norbere interpretazioa ematea. Beste era batera esanda: argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzia handia du.
Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertuko ditugu; hasierako erabaki garrantzutsuetatik abiatuta, ediziora arteko pausu guztiak.
Argazkilaria. Itzal handiko argazkilariak izan ditu irakasle eta hainbat liburu argitaratu ditu.
Oinarri teorikoa:
Alde praktikoa:
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.
Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.
Abiapuntua hori izanik, ikasleak era askotakoak izan daitezke: argazkigintza bizibide hartu nahi duen jendea, kazetariak, artistak, hezitzaileak, etnografoak edo, besterik gabe, argazkizaleak.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua