Ikastaroak :: Pedagogia
Gianni Rodari-k zioenez, «hizkuntza idatziaren lehenengo ezagutzak ez du oraindik aurkitu ipuin-liburua baino bide aberatsagorik, kolorez beteagorik eta politagorik», baina benetan ematen al diogu gaur egun ipuinari zor diogun garrantzia eta balioa? Ikastaro honen bidez ipuina eta honen erabilera sorkuntzarako tresnatzat analizatuko dugu, kontaketa eta sorkuntzarako zenbait teknika azalduko ditugu eta ipuinen inguruan ditugun ideiak eta gogoetak elkarrekin trukatzeko aukera izango dugu.
Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria eta Haur Hezkuntzan diplomatua.
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea.
Ingeleseko Filologian Diplomatua. Eskolaz kanpoko klaseetan eta tailerretan irakaslea
o Ipuina eta bere historia.
o Ipuinak eta kontakizunak Haur eta Lehen Hezkuntzan.
o Ipuina baliabide moduan:
o Ipuinak kontatzeko eta sortzeko teknikak eta baliabideak:
o Gaiaren inguruan norberak dituen esperientziez solastatzea.
Irekia eta parte-hartzailea izango da, ikastaroaren helburua ezagutza berriak eskuratzea eta esperientzia ezberdinez hitz egitea baita. Bi zati izango ditu:
Haur (0-3 eta 3-6 zikloetarako) eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta interesa duen edonori zuzendua