Ikastaroak :: Pedagogia
IKASTAROA BETE EGIN DA. EMAN IZENA ETA ITXARON ZERRENDAN GERATUKO ZARA
Jaso logela! Bukatu telebista ikustea! Egin eskolako lanak! Kontuz jan! Zein da lagun hori? Gosaldu eta jantzi eskolara berandu iritxiko gera eta! Niri ez hitz egin tonu horretan! Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugunaren inpresioa izaten dugu , tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan…“Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu. Zailtasun asko ditugu autorismoaren, txantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitzen. Eta sarritan gaizki ulertuak sortzen dira… Igeri egiten, gidatzen, sukaldatzen ikastea normaltzat hartzen dugu…Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe.Gure seme-alabekin komunikatzea ere ¡Ikasi daiteke! Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…Nola entzun hitz egin dezaten…
Komunikazio Ez Bortitzan ziurtagiriduna, Psikopedagogoa, Gizarte Hezitzailea eta Haur Masaje hezitzailea. Hartueman.
Gure seme-alabak gustatzen ez zaigun zerbait egin edo eta esaten duenean: ¿Nola esan benetan entzuteko? ¿Zein limite jarri? ¿Zer da autoritatea? Guren seme-alabak arazo bat duenean: ¿Nola lagundu? ¿Zergatik eta nola entzun? ¿Nola lagundu modu progresiboan bera bere arazoak konpontzeko gai izan eta geroz eta autonomoagoa izan dadin?Bere jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez duenean ezer jakin nahi: ¿Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? ¿Nola egin zu errespetatua izateko eta aldi berean haurra ere errespetatuz?
Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu al izango dute.
Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Saioasaioa |
|
15:30-19:30 |
SaioaArratsaldeko saioa |