Ikastaroak :: Historia, Geografia, Hezkuntza, Politika
Ikastaroa artearte eta ostegunetan izango da: urriaren 20an, 27an; azaroaren 3an, 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an, 24an, 29an eta abenduaren 1ean.
Nekez ulertu daiteke egungo mundua azken hirurogei urteetako historia kontuan hartu gabe. Ikastaroak bi ardatz ditu, kronologikoa eta geografikoa. Lehen ardatzak 1945. urtea du abiapuntua eta gaurdaino luzatzen da. Gerra Hotzaren garaia aztertzen du lehen fasean eta azken hogei urteetan gertatzen ari diren aldaketa sakonak bigarrenean. Bigarren ardatzak, munduan zehar eratu ziren eremu desberdinak aintzat hartzen ditu: mundu kapitalista garatua, mundu komunista eta Hirugarren Mundua. Eremu bakoitzaren ezaugarriek toki berezia izango dute ikastaroan.
Historian doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea.
Historian doktorea. EHUko irakaslea.
Gaur egungo mundua ulertzeko klabeak ezagutzea.
Bi orduko saio bakoitzean gai bat jorratuko da, testuen eta mapen laguntzarekin.
Irakaskuntza ertaineko irakasleei eta gaian interesa duen orori.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua