Ikastaroak :: Argazkigintza
Kamera digitalak ia denon eskuetan ikusten ditugularik ere, ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukerei.
Ikastaro honetan kamera digital hauen erabilpena eta atera diezaiekegun onurak aztertuko ditugu, argazkiak ordenagailura nola "jaitsi", argazki horiek nola erabili edo paperera pasa, mailez bidali, e.a. Horretarako, GIMP irudiak editatzeko programa librea erabiliko dugu. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke. Oso hedatuta dago eta tresna ugari eskaintzen ditu eta Adobe Photoshopen alternatiba oso interesgarria da
Ander Gillenea Muxika argazkilari profesionala da. Argazki agentzia desberdinekin egiten du lan freelance moduan eta argazkilaritza ikastaroak ematen ditu Euskal Herrian zehar.
Nagore Koch Elizegi. Arte Grafikoetan Teknikaria eta Argazkilaritza Publizitarioan aritutakoa.
Ikaslea ahalik eta etekin handiena atera ahal izatea irudiei.
Sarrera - Argazkilaritzaren elementuak - Argazki kamera: Zer den, atal ezberdinak eta kamera digitalaren berrikuntzak - Argazki kamera erabiltzen hasteko kontseiluak
Diafragma - Distantzia fokala - Perspektiba - Obturadorea / Abiadura - Sentsorea - Sentikortasuna (ASA) - Objetiboa.
Argi neurketa - Kamera moduak / aukerak - Fokatzea / Moduak - Sakontasun eremua: Diafragmaren erabilera / Distantzia fokala
Konposaketa / Oinarrizko arauak - Enkoadratzea - Balantze zuria - Flaxa - Histograma - Artxibo motak
Gimp programaren menuen eta tresnen kokapenarekin aurkezpena.-Tresna lehioa., (herramintak).-Menuak.-Geruzak.-Testuaren integrazioa.-Koloreen erabilpena.-Gordetzeko formatuak
Erabiliko dugun metodologia teoria eta praktika uztartuko ditu, oinarrizko teoria emango dugu baina batez ere ikastaro praktiko bat egingo dugu. Kamerak eskuan harturik argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetara sartu eta ordenagailuan ditugun erabilera aukerak ikusiko ditugu. Kamera piztu aurretik hasi eta argazkia atera, ordenagailuan sartu, ordenagailuan editatu eta paperera pasa zein mailez nola bidaltzeko prozesua landuko dugu, besteak beste. Ordu gehienak praktikoak izango dira, ikasle bakoitzak bere kameraz gain ordenagailu bat izango bait du.
Gaian interesa duen orori
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-19:00 |
Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-19:00 |
Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-19:00 |
Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-19:00 |
Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea |
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.
Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera. Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak
Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro
Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro
Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro
Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro
Kanpokoentzat: 92,00 euro
Kredituen balioa aitortzea 1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik. Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik. Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.
Izen ematea:
Nafarroako Unibertsitate Publikoan · 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara · http://www1.unavarra.es/cultura webgunean. · actividades.culturales@unavarra.es epostan Informazio gehiago: . www.ueu.org webgunean . nafarroa@ueu.org helbidean . 948 36 25 63 telefonoan
NUP