Ikastaroak :: Komunikazio-zientziak
Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoia edo barnerakoia, esanekoa eta abar).
Eta beharbada guk rol hori “ontzat” emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.
Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatuko eta komunikazio-modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.
Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea
Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestima ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz eta, ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea ere.
Zer landuko da: norberak bere buruarekin eta beste edonorekin dituen komunikatzeko trebetasunak landuko dira, eta zehazki:
- komunikazioaren aspektu batzuk
- kalibrazioa eta ariketak
- rapport eta ariketak
- agertokian gorputzaren erabilera eta ariketak
- barneko egoera edo energia
- aurre-usteak eta ariketak
- markazio analogikoa eta ariketak
- ahotsa eta edukia
- ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
- makulu-hitz eta keinu-ariketak
- zentzumen anitzeko mintzamena-ariketak
- edukiaren zenbait gauza
- rapport gatazka batean
Ikastaro guztiz praktikoa izango da
Interesa duen orori
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Saioa |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Saioa |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Saioa |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Saioa |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
16:00-20:00 |
Saioa |
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.
Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera. Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera
Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak
Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro
Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro
Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro
Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro
Kanpokoentzat: 92,00 euro
Kredituen balioa aitortzea 1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik. Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik. Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.
Izen ematea:
Nafarroako Unibertsitate Publikoan
· 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara · http://www1.unavarra.es/cultura webgunean.
· actividades.culturales@unavarra.es e-postan.
Informazio gehiago: . www.ueu.org webgunean . nafarroa@ueu.org helbidean . 948 36 25 63 telefonoa
NUP