UEU365
Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroa ostegun eta ostiraletan emango da, ondoko datetan: otsailak 23, 24, martxoak 1, 2 eta 8.
Buru-mapak gure ideiak antolatzeko tresnak dira eta ikaskuntzarako zein irakaskuntzarako baliagarriak dira.
Buru-mapen sorrera Tony eta Barry Buzan anaiei zor zaie, beraiek idatzitako "The mind mapping book" liburuan oinarrituta baitago.
Liburua oinarri hartuta, buru-mapen abantailak, nola eta zertarako erabil daitezken erakutsiko dugu
Sormen arloko trebatzaile eta aholkularia. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak. Unibertsitateko irakasle izana. Bilbo Hiria irratian "Berbaz" elkarrizketa-saioaren gidaria.
Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
Eskuz egiten hastea.
Ordenagailuz egiten ikastea.
Nork bere kabuz eta elkarren artean jarraitzeko bideak zabaltzea.
Guztiz praktikoa izanen da
Gaian interesa duen orori
Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera. Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera
Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak
Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro
Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro
Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro
Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro
Kanpokoentzat: 92,00 euro
Kredituen balioa aitortzea 1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik. Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik. Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.
Izen ematea:
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.
Izen emateko NUP-eko Kultura Jardueren Atalera, Ikasgelategiko 019. gelara jo behar da, edo Tuterako campuseko Argibide Bulegora 8:30etik 14:30era bitartean.
Baita ere:
Informazio gehiago:
NUP
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0