Ikastaroak :: Pedagogia, Biologia eta Natur Zientziak

Basoaren sekretuak ikertuz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urtarrilaren 2a

Ikastaro honek aurrez aurreko bi saio ditu, martxoak 22 eta 29an (16:00-20:00) eta bi mendi irteera egingo dira, apirilaren 21 eta 28an (9:00-15:00).

Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez. Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak. Eta ikastaroan ikasiko dugu begiratzen, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, taldeko lana bultzatuko duten talde dinamikak erabilita.

Irakasleak

Helburuak

Basoari buruzko ezagupenak sendotu eta sakondu: zuhaitz-multzotik haratago, elkar lotutako osagaien sistema konplexua ulertzeko tresnak eskaini.

Gizakia eta basoaren arteko lotura aztertu, gaur egungoa zein garai batekoa: basoen ustiapen anitza; basoak irakurtzeko oinarrizko ezagupena landu. Baso-kudeaketa jasangarriaz mintzatu.

Basora joateko planifikazioa landu.

Metodo zientifikoa praktikan jarri: jakin nahia landu, galderak sortzeko; plangintza zein esperimentazioa bultzatu; ondorioak atera, eta ondorio guztiak -gustatu zaizkigunak zein gustatu ez zaizkigunak- adierazgarriak direla ikustarazi.

Mendi-irteeran, laginak hartzeko eta neurketak egiteko metodoak ikasi.

Mendiko-lana eta laborategikoa lan beraren bi arloak direla frogatu, mendian hartutako laginak eta neurketak laborategian aztertuz

Ondorioak ateratzeko talde dinamikak frogatu.

Lan eginez gozatzea; gozatuz maitatu egiten delako, eta maitatuz zaindu egiten delako.

Edukiak

  • Baso ekosistemaren ezaugarri abiotikoak eta biotikoak.
  • Landareen komunitateak eta dagokien fauna.
  • Zuhaitz-multzoaren egitura.
  • Gizakia eta basoaren arteko lotura ekonomikoa/merkatal-lotura.
  • Gizarte-inpaktuak.
  • Kartografia, irteeraren antolaketarako: orientazioa, mapa topografikoak, krokisak.
  • Landa-koadernoaren erabilera
  • Laginak hartzeko metodoak: jolasa, marrazkia, tranpak, landa-koadernoa, argazkiak, tresnak.
  • Laginak eta neurketak tratatzeko metodoak: esperimentuak, eztabaidak…
  • Lurraren azterketa
  • Taldeko-lanak, jokoak.
  • Motibazioa, irribarrea, alaitasuna.

Nori zuzendua

Ikastaroa irakasle izateko ikasketak burutzen dituzten ikasleei zuzenduta dago, lehen edo bigarren hezkuntzako ikasketak burutzen dituzten ikasleei, jada irakakasle direnei, ingurumen hezitzaileei, gida gisa ibiltzen direnei eta gaian interesa duten guztiei. Irakatsiko dugu NOLA IRAKATSI basoa, nola landu hori ikasleekin. Alegia, ez dute ikasiko basoa bera, baizik eta basoa nola landu ikasleekin

Matrikulaziorako argibideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.   Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera

Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak

Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro

Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro

Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro

Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro

Kanpokoentzat: 92,00 euro

  Kredituen balioa aitortzea   1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.

 

 Izen ematea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Izen emateko NUP-eko Kultura Jardueren Atalera, Ikasgelategiko 019. gelara jo behar da, edo Tuterako campuseko Argibide Bulegora 8:30etik 14:30era bitartean.

Baita ere:

  • 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara
  • http://www1.unavarra.es/cultura webgunean.
  • actividades.culturales@unavarra.es epostan.

Informazio gehiago:

  • www.ueu.org webgunean
  • nafarroa@ueu.org helbidean
  • 948 36 25 63 telefonoan

Babesleak

  • NUP

Etiketak

Basoa, biologia