Ikastaroak :: Komunikazioa
Norberaren errealitate-guneak, irizpideak, jakintzak eta esperientziak modu eraginkorrean partekatzeko exijentzia gero eta handiagoa da gure gizartean.
Gero eta jardun eta lanbide gehiagotan nabarmentzen den eskakizun horri, oro har, egoki komunikatzeko gaitasuna deitu ohi diogu.
Egokitasun horrek, hizkuntza-gaitasunaz bezainbeste, ñabardura paralinguistiko edo fonetikoen erabilera zaindua eta komunikazio kinestesikoari, proxemikoari eta kronemikoari buruzko ardura ere eskatzen ditu.
Norberaren komunikatzaile-sena jantzi eta hobetu nahiak mezuen eduki informatiboa zehaztasunez eta neurriz lantzera garamatza, baita egituratzera bezainbat, hartzailearekiko harreman-biderik eraginkorrenaz kezkatzera ere.
Hamar orduko ikastaldi praktiko honek, norberaren bizi-proiektua, komunikazio-proiektu bezala hobeto kudeatzen hasteko oinarri teorikoak lantzen ditu, autobehaketaren eta jarduera praktikoaren arteko etengabeko zubigintzan.
Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.
Zuzenbidean Lizentziatua, ETBko Sautrela eta Haratago saiotako erredakzio taldekide. Antzerki ikaslea Baionako Théâtre des Chimères antolatzen dituen tailerretan.
1. Hizezko komunikazioa
Ahozko komunikazioa:
Idatzizko komunikazioa:
2. Hitzik gabeko komunikazioa.
Komunikazio paralinguistikoa (fonetikoa):
Komunikazio kinestesikoa
% 10 ikasleen autoebaluazio-praktikei eskainia. Horretarako, galdeketa-teknikak, ebaluazio-testak eta behaketa-teknikak erabiliko dira.
% 20 euskarri teorikoen azalpenei eskainia, irudiz eta testuz osatutako aurkezpen proiektatuak erabiliz. Garrantzi berezia emango zaio kontzeptuen azalpen teorikoa eraginkortzen duten euskarri eta osagarri grafikoen, irudien eta adibideen erabilerari.
% 70 ariketa praktikoak egiteko [kamara aurreko ariketak barne].
Oro har, norberaren komunikazio publikorako gaitasuna nolakoa den kontrastatu eta hobekuntza-bide praktikoak lantzen hasi nahi duen edonori. Bereziki, eguneroko jardun profesionalean pertsona arteko komunikazioaren eta publikoaren oinetakoak estu samar sentitzen dituenari [irakaskuntzan, lan-taldeen kudeaketan, proiektu-zuzendaritzan, publikoarekiko harreman-egoeretan, ikus-entzunezko kazetaritzan…]
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra. |