Ikastaroak :: Psikologia, Osasuna
Ikastaroa larunbatean (azaroaren 26an) izango da.
Gaur gure ingurunea oso estresagarria da. Presa, tentsio eta antsietatearekin bizi gara. Gure emozioak eta gure nerbio sistema desorekatzen dira. Gure osasuna, tentsio fisiko eta emozionalarengatik okerrera egiten du. Gure gorputzak biokimika toxikoa sortzen du. Horren eraginez gaixotasun asko izaten ditugu. Estresa XXI. mendeko gaixotasun garrantzitsuena da. Ez dakigu nola bideratu beldurra, kulpa, amorrua...
Estresa, larritasuna, depresioa, loezina, antsietatea, hiperaktibitatea areagotzen dira. Blokeatzen gara. Nekatuta, nahasita sentitzen gara. ESTRES FISIKOA ETA EMOZIONALA nola funtzionatzen duen aztertuko dugu eta baita sortu ditzakeen GAIXOTASUN guztiak. Naiz eta gure sistema lehiakorrean zaila den OREKA EMOZIONALA lortzea, posible da. XXI. mendeko erronka ESTRATEGIA MENTALAK eta EMOZIONALAK izatea da gure estresaren biktimak ez izateko. TERAPIA NATURALAK ere lagunduko digute bide honetan. Gure esku dago gure buruaren jabe izatea, ahalik eta gutxien sufritzea eta ahalik eta zoriontsuen izaten.
Mikel Salegiren arreba.
Naturopata eta psikoterapeuta.
Teorikoa eta praktikoa. Bakoitzak 3 erremedio natural desberdinak egingo ditu.
Edozein pertsonarentzako.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-18:00 |
Ikastaroa: Estresa, tentsioak ulertu eta kudeatu, osasuna berreskuratu. |
|