Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da, ezinbesteko tresna bihurtzeraino. Alabaina, erakunde batzuetan MS Word kentzeko joera zabaltzen ari da, eta horren aurrean, itzultzaileei aukera berriak eskaini behar zaizkio. Ikastaro honetan, Wordetik kanpo dauden aukera batzuk aztertuko dira.
Helburuak
- MS Wordetik kanpo funtzionatzen duten programa batzuen aurkezpen orokorra egitea.
- Bertaratuek ideia orokor bat hartzea, haien lanerako interesgarriak izan daitezkeenak hautatzeko gai izan daitezen.
Edukiak
Itzulpengintzaren inguruan sortutako teknologiak: Wordetik beste plataformetara.
- Wordfast Pro-ren aurkezpena eta ematen dituen aukerak probatzea.
- Anaphraseus-en aurkezpena eta ematen dituen aukerak probatzea.
- OmegaT-ren aurkezpena eta ematen dituen aukerak probatzea.
Metodologia
Ikastaroa guztiz praktikoa izango da, ordenagailu-gelan izango delarik. Ikasleek ariketak klasean bertan egiteko aukera izango dute.
Nori zuzendua
Eguneroko lanean itzulpenak egitea egokitzen zaion edozein profesionali zuzenduta.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan:0033(0)559 25 60 56, iparraldea@ueu.org
Oharrak
Nork bere ordenagailu mugikorra (portatila) ekar dezake. Hala bada, abisatu mesedez.
Etiketak
baiona,
itzulpen automatikoa,
udazkeneko eskaintza,
informatika