Data berriak: abenduak 22 eta 29
Hitzak, ideiak, egitekoak edo bestelako elementuak errepresentatzeko diagrama bat da buru-mapa. Ideiak sortu, bisualizatu, antolatu eta egituratzeko erabiltzen dira, oso lagungarriak direlarik ikasteko, informazioa antolatzeko, arazoak ebatsi edota erabakiak hartzeko.
Ikastaro honetan Tony eta Barry Buzan anaiek sortutako 'The mind mapping book' liburuan jarritako oinarriak jarraituko dira. Erabat modu praktikoan, norberak bere buru-mapak egiten ikasiko du, haieran eskuz eta ondoren interneten dauden doaneko aplikazioen bidez.
Irakaslea
Helburuak
- Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
- Ideiak labur, argi, ondo egituratuta eta modu ederrean adierazteko gaitasuna garatzea.
- Lan-esparruan erabiltzeko aukerak zabaltzea.
- Buru-mapak eskuz egiten ikastea.
- Buru-mapak egiteko ordenagailu aplikazio ezberdinak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
- Buru-mapak talde-lanerako erabiltzen ikastea.
Edukiak
- Sarrera: testuingurua, antzeko teknikak,...
- Buru-mapen abantailak.
- Nola egin buru mapak: arauak eta egiteko prozesua.
- Irudimena lantzeko ariketak
- Buru-mapak egiten: Eskuz. Ordenagailuz: Mind Manager, FreeMind, Mindomo, iMindMap…
- Zertarako buru-mapak erabili: Jendaurrean mintzatzea. Ideia antolaketa.
- Ikasten jarraitzeko iturriak.
- Sakontzeko informazio iturriak.
Edukiei buruzko adibide bat hemen
Metodologia
Ikastaro erabat praktikoa da.
Nori zuzendua
EAEko langile eta langabetuei
Matrikulaziorako argibideak
Doako ikastaroa da. Hobetuz.
- Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu automatiko bat jasoko duzu matrikulazioaren inguruko argibideekin. Ez egin kasurik ordainketari dagokion argibideei (doako ikastaroa da).
- Hobetuzek eskatzen duen gainontzeko dokumentazioa eskatzeko zurekin harremanetan jarriko gara.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, edo zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.narbaiza@ueu.org (Ione Narbaiza)
Oharrak
Kontuz: hasierako datak aldatu egin dira.
Etiketak
buru-mapak,
mind mapping,
informazioa antolatu,
erabakiak hartu,
ideiak sortu,
hobetuz