Ikastaroak :: Informatika
Ikastaroa bi larunbatetan izango da: martxoaren 17an eta 24an.
Gaur egun teknologia berrien hedapena dela-eta, gero eta gutxiago erreparatzen diogu gure pribatutasunari: ordenagailua, telefono mugikorra, bankuak, sare sozialak... batzuetan ez daukagu oso argi nola egin behar ditugun gauzak, seguru egoteko norbaiten laguntza behar dugu.
Ikastaro honekin teknologia berriekin egiten ditugun eragiketa komunak era seguru batean egiteko gaitasuna lortuko dugu.
Informatika teknikaria. Web garatzailea eta software librean aditua.
Gure bankuko kontuarekin era seguru batean “hitz egitea”, gure pasahitzak kudeatzen ikastea, gure disko gogorrean “alde sekretu propioa” gordetzen ikastea... ordenagailuan egiten ditugun eragiketa arruntenak era seguru batean egiten ikastea.
Eskola parte-hartzaileak izango dira, non bakoitzak bere ordenagailuan irakasleak eskatzen dituen lanak egiteaz gain, nor bere betebeharrak asetzen saiatuko den (bere kabuz lanean eta maisuaren laguntzaz).
Bere pribatutasuna landu nahi duen edozein pertsonari (ordenagailu bat erabiltzen jakin behar du). Programak instalatzen eta kentzen, disko gogor bat zer den dakiten erabiltzaile aurreratuei.