UEU365
Gradu eta graduondokoak :: Fisioterapia, Medikuntza
Euskal Herriko biztanlearen zahartzerekin batera Erdiko Nerbio Sistemarekin (ENS) erlazionatutako patologien ugalketa (Alzheimer, ICTUSak, tumoreak,traumaren ondorengo sindromea…) agertuko da gure gizartean halabeharrez, eta gaixo horien sendaketa prozesuen premia areagotuko du. Ikastaro mota hau Osasun profesionalizatzeentzako betebehar berrietarako egokia dela uste dugu, osasun langile ugarientzako graduondo hau beharrezko formakuntza gabezia beteko luke eta ikasleentzako ikerkuntza eta tratamenduaren berrikuntzak interesgarriak irakastea izango direla uste dugu. Behar sozialez gain graduondoa hau emateko behar diren doktore euskaldun ugari daudela badakigu eta baita gaixo mota honetarako osasun zentro bereziak (Aita Menni eta Matia Fundazioak), urteak daramatenak alor honetan lanean.
Garunaren plastizitatea edo ehun nerbiosoak birsortzeko eta berregituratzeko ahalmena azken urteotan ikertu eta garatu den neurozientzietako alor garrantzitsu bat da, eta ahalegin handiak egiten ari dira orain dela gutxi, irtenbide gabeko nerbio sistemako patologi batzuk, berreskuratzeko sendabide berriekin.
Neuroerrehabilitazioa graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da.
Ikastaro honen helburu orokorra neuroerrehabilitazioaren garapen multidisziplinarra (eredu bio-psiko-soziala) ezagutzea litzateke, gabezi neurologikoaren eratorriak eta ondorioak erakutsiz eta horren aurrean sendatzeko edo hobetzeko dauden neurriak erakutsi alor eta bide ugariak erabiliz.
Hauek dira planteatutako helburu espezifikoak:
Kurtso presentzialak mintegi teoriko-praktikoen bidez egingo dira ikasgai bakoitzeko ikasgai bakoitzerako, eta ikasleen parte hartzea bultzatuko dute. Espezializazio ikasketak direnez gero, lan praktikoa ezinbestekoa da ikasleriaren prestakuntzarako eta bere ondorengo lan profesionalarentzako.Ikasgai bakoitzak laguntzarako materiala edukiko du mintegiaren aurretik ikasleari emango zaiona, horrela behar duen informazio eduki dezan: irakasleak praktikotasunean lan gehiago eginez arlo teorikoak ikasita emango direlako. Gelan galdeketa dinamika bat sortuko da ikaslearen kezkak konpontzeko eta pentsatu araziz nola ikasitakoa praktika profesionalera baliagarria izango den.
Ikaslearen parte hartzea zein ekipo lanean jardutea funtsezkoa izango da programaren bilakaeran. Bakoitzaren hezkuntza eta jakituria sakonduz gain, besten iritziak eta esperientziak baliagarriak izango zaizkie.Horretarako gai teoriko bakoitzari atal praktiko bat dagokio: bakoitza eta taldearen lanak, eztabaidak, azalpenak, etab. Lan guztia hau gehi ordu presentzialen gehitzea kreditu kopuru osoa beteko dute.
Ikasturteko behar den material guztia (ariketak, apunteak, kasu praktikoak, artikuluak) ikasleri emango zaie MOODLE plataformaren bidez . Ikasgelan ere behar den materiala emango zaizkie.
Ikasturtearen bukaeran ebaluaziorako, parte hartzeaz gain kontutan edukiko dira:
Osasun graduak egin dituztenak: sendagileak, erizainak, fisioterapeutak, terapia okupazionala, logopedak eta psikologoak.
Izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin daiteke, eta UEUko laguntzarekin egiteko edo edozein zalantza argitzeko titulazioak@ueu.org helbidera jo dezakezue.Lehenik eta behin izena eman behar da eta irailean, aste bateko iraupenaz, matrikulazio garaia izango da.Graduondokoaren prezioa 2.072€koa da eta UPV/EHUren arauei jarraiki ordainketa bi epetan egin daiteke. Hauetariko lehenengoa, matrikula egiterakoan ordainduko da, eta bigarrena, otsailaren lehenengo astean.
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 350301