Ikastaroak :: Historia, Antropologia
Ikastaro hau asteazkenetan emango da, ondoko datetan: otsailak 20, 27; martxoak 6, 13, 20, 27; apirilak 10, 17, 24 eta maiatzak 8.
2003ko Ondare Kultural ez-materialaren babeserako konbentzioa onartu zuen UNESCOk. Hortik aitzina, Ondare Ez-materialaren legezko kontsiderazioa Ondare Materialaren mailan ezartzeko konpromisoa hartu zuten konbentzioa sinatu zuten Estatuek. Duela zazpi urte ekin zitzaion Nafarroa Garaian Onare Ez-materialaren bilketa sistematizatuari eta ikastaro honetan bilketa honen berri emango da.
Informazio Zientzietan lizentziatu, Europar Ikasketetan Diplomatu eta Zientzia Politikoetan doktore ikasketak egindakoa da. Ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabide desberdinetan aritu da ardura maila desberdinetan (EITB, Canal 4, Egunkaria...), enpresa kudeaketari ekin zion arte. Albaitaritza S.A.ko kudeatzaile, Nabarralde S.L.-ko sortzaile, Euskokultur Fundazioko kudeatzaile... Egun, Labrit Multimedia S.L.ko zuzendari da, 2009. Urtean sortu zuen Ondare ez-materiala eta komunikaziogintza uztartzen duen enpresa.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Gaian interesa daukan edonori.
Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.
Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.
Izena emateko epea: NUPeko kideentzat (ikasle, irakasle, AZLak...) urtarrilaren 7tik aurrera. Unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat: urtarrilaren 21etik aurrera.
Izena emateko: Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.
NUP