UEU365
Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaro hau ostiral arratsaldez (17:00-21:00) eta larunbat goizez (9:00-13:00) emango da, ondoko datetan: azaroak 9, 10, 16, 17 eta 30.
Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, Kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea beharrezkoa da. Klaseak ematerakoan, orduan eta ikaslego tentsoagoa datorkigu: maitasun falta, konfidantza falta, antsietatez gainezka…Gure buruarengan ziurtasuna sendotzeak, gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.
Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren teknika ezberdinetan oinarritzen dira: Kontrol Mentala, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Ho´oponopono, Psikologia Positiboa, eta abar.
Txistua eta perkusioan lizentziatua. Lan jarduna Musikenen, Badajozen, Irungo kontserbatorio profesionalean, Hernani musika eskolan eta Irungo Udalaren txistulari taldearen zuzendaritzan. Entrenamendu mentalan aditua.
Goienako elkarrizketak: bideoa eta elkarrizketa
Hik Hasi elkarrizketa eta bideoa
Ikastaroan gure bizitza kalitatea nabarmen hobeagotzen lagundu dezaketen tresnak ikasiko ditugu:
Azalpen teorikoak eman ondoren, ariketa praktikoak burutuko dira. Zenbaitzutan lehenengo ariketa praktikoa egin eta ondoren emango dira azalpen teorikoak.
Gaian interesa daukan edonori.Bizitza kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izan nahi duen edonori.
Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.
Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.
Izena emateko epea: NUPeko kideentzat (ikasle, irakasle, AZLak...) irailaren 3tik aurrera. Unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 12tik aurrera.
Izena emateko: Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.
NUP
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 342063