Ikastaroak :: Fisioterapia, Medikuntza, Osasuna

Neuromuskulueskeletikoen froga diagnostikoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urriaren 15a

Ikastaroa larunbatean (urriaren 20an) izango da.

Ikastaroaren ideia da euskaraz trebatzea jendea osasun arloan, batik bat neuromuskulueskeletikoen froga diagnostiko garrantzitsuenak erakustea. Bai fisioterapia arloan, bai medikuntza arloan oso garrantzizkoa da diagnostiko on bat egitea; orduan, funtsezkoa da froga hauek ondo egiten ikastea bai eta zer adierazten duten ere.

Irakaslea

  • Loitzun Izaola Azcona

    Fisioterapian graduatua. Osteopata. UEUko kidea. MUGI Fisioterapia Zentroa eta Athletic de Bilbaoko Futbol Eskola. Esku terapian aditua.

Helburuak

Froga diagnostiko garrantzitsuenak zeintzuk diren ikastea, pazienteen arazoak errazago atzemateko.

Edukiak

Gorputzeko ataleko froga diagnostiko garrantzitsuenak erakutsi eta hauek banaka praktikatu, hauen erabilera aztertu eta frogatzeko.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Frogak erakutsiko dira eta ondoren praktikan jarri ikasleen artean, biko edo hiruko taldeetan banatuz.

Nori zuzendua

Osasun arloan, pazienteak tratatzen dituen edozeini (mediku, fisioterapeuta...).

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

osasuna, medikuntza, fisioterapia, UEUren Ikastetxe Nagusia, udazkeneko eskaintza, eibar, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 341026